2016an mintzagai izan diren hitz berriak hautatu ditu UZEIk

2016/12/19

2016an albiste izan diren 22 termino eta esamolde berri hautatu ditu UZEIk. Horiekin batera, lehendik ezagunak izan arren aurten protagonismo nabarmena izan duten kontzeptu ezagun batzuk ere jaso ditu 2016ko zerrendan

Urtero egiten du UZEIk horrelako bilketa-lana. Iaz ere, 2015ak utzi zizkigun hitz berri-antzeko batzuk bildu zituen. Haien artean zeuden, esaterako, mozal-lege, Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako legearen harira iaz barra-barra zabaldu zen terminoa.    

Albisteak, hitz berrien iturri
Urte osoan zehar UZEIk egunez egun arakatzen ditu komunikabideek plazaratzen dutena: lan hori ezinbestekoa du bere hiztegiak, zuzentzailea eta bestelako baliabideak hitz eta termino berriekin eguneratzeko eta osatzeko.

Behatze-lan horretan detektatutako hitz berri deigarrienak zerrendatzen ditu urte-amaieran.

Beraz, albiste izan diren gertakariei buruz hitz egiterakoan komunikabideetan erabilitako hitzak jaso dira 2016ko zerrendan ere.

Guztira, 22 hitz berri eta 3 zahar
2016ko hitzen zerrenda bere webgunean jarri du UZEIk. Guztira, 22 hitz edo kontzeptu berri dira (eta 3 hitz zahar), urtean zehar jaso diren hurrenkera berean, alegia, kronologikoki antolatuta.

Horrela, zerrendako lehen hitza hoverboard da, iazko Eguberrietan maiz egin omen zen oparia izanik, 2016ko urtarrilean albiste izan baitziren patinete motordun berri horiek eragindako istripuak eta gorabeherak.

Urteko azken hitza, berriz, egia-oste da: Donald Trump Estatu Batuetako presidente hautetsi izanak eta beste hainbat gertakarik hizpide bihurtu dute aurten hitz hori komunikabideetan, eta Oxford hiztegiek ere urteko hitz hautatu dute.

Zerrenda osoa hemen irakur daiteke: http://www.uzei.eus/aurten-ikasi-ditugun-22-hitz-berri-eta-3-hitz-zahar/

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.