2016ko Hizkuntzen Irakaskuntzako Sektoreko Behaketan

2016/12/15

Hilabete eta erdiko lanaren ondoren eta Euskadiko hizkuntzen irakaskuntza sektoreko 17 entitateen erantzunak jaso ondorengo informea amaitua dago

Ekaina hasieran entitate desberdinen kolaborazioaz lagunduta LANGUNEk abian jarri zuen Euskadi  osoko hizkuntzen irakaskuntzako sektoreko lehenengo behaketa.

Markatutako helburua nahiko sinplea zen, urtez urte sektore honetako enpresei beraien inguruko egoerak errazago ulertzen laguntzeko informe bat egitea zen. Honela beraien sektoreko lehiakideekin konparatzeko aukera izanik.

Horretarako, galdetegi bat prestatu genuen alor honetako gai interesgarrienak batuz, gaur egungo egoera eta ikasketa zentroen etorkizuneko egoerak uztartuz galdera desberdinen bidez: Ikasle kopurua adinka sailkatua, beste urteekin alderatuz izandako ikasle bariazioak, norantz doan sektorearen etorkizuna,…

Lehenengo behaketaren emaitzak oso onak izan dira XX entitateek hartu dutelako iniziatiba honetan parte. Gainera, parte hartutako profesionalek, beraien entitateei buruzko tendentziak ere aipatu dituzte inkestetan honek informeari balio erantsi handi bat emanaz.

Amaitzeko, Xabier Requejo Deustoko Unibertsitateko ikasleari eskertu nahi diogu LANGUNEN praktiketan jardun den denbora honetan egin duen lanagatik behaketa hau aurrera ateratzeko.

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.