Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

Albisteak

Elduaien: Cambridge ESOL ES098 zentro aztertzaile baimendua

2012/06/11

Titulo ofizialen lorpenerako azterketak antolatzen ditu maila guztietan.

EIZIE: «Gaztelania xede IV» mintegi praktikoa, 2012

2012/06/05

Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean egiten ditugun gramatika- eta ortografia-akatsak nabarmentzea, eta estilo- eta erregistro-arazoei erreparatzea da helburua, horiek guztiak baitira kontuan hartzekoak gaztelaniaz egoki idazteko.

Elduaien: Udako ikastaro trinkoak maila guztientzat

2012/05/31

Jadanik ireki da izen-emate epea Ya esudako ikastaro trinkoentzat.

Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroa: LANGUNEk, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, bere burua aurkeztu du Europan

2012/05/25

Europako erakundeekin lehen harremanak iaz hasita, Euskadiko hizkuntza-industria Europako jardunbide egoki bihurtu da, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan; Europako Batzordeak antolatu du foroa, “partekatu, elkarlanean aritu, hazi” lemapean.

Asmoz Fundazioa: Unibertsitate Graduondokoak

2012/05/21

2012-2013 ikasturteko unibertsitateko graduondoko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

EIZIE: 2 Artikulua tzuL-a-: "Izenez-a Legeen (II) " Iñaki Iñurrieta

2012/05/02

Beste bat-a artikulu-a du EIZIEk argitaratu-a 2 tzuL-a-, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: Izenez-a Legeen (II), idatzia Iñaki Iñurrieta Labaienek.

EHU/UPV-IXA Taldea: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

2012/05/02

Helburua da hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea.

Languneren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena

2012/05/01

Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Langunearen izenean Josu Waliño presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainerako euskaltzainekin batera -sinatze ekitaldia osoko batzarraren atsedenaldian egin da- Fernando Alana Languneko zuzendaria ere hor izan da.

Bi tanta (Mara Mara Taldea): Donostiaren Zinemaldiaren kartel lehiaketako finalistak

2012/04/23

Yoana Figueras-ek Donostiaren zinemaldiaren kartel Lehiaketan aurkeztutako kartelak 30 finalisten artean geratu dira.

Frantsesa-Euskara mintegia antolatu du EIZIEk maiatzerako

2012/04/18

Frantsesetiko literatur itzulpenari buruz gogoeta egitea eta hizkuntza-bikote horretako itzulpengintzan trebatzea.

EMUN: Enpresen estrategia linguistikoaren kudeaketa #sarekohizkuntzak

2012/04/10

Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek bere bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituzte eta baliteke, baina, nola jokatu behar dute sare sozialetan? Zein izan daiteke estrategia linguistiko egokiena?

Elhuyar hiztegia elcorreo.com 2012 sarietan irabazle

2012/04/04

Atzo iluntzean egindako sari-banaketan Elhuyar Hiztegiaren mugikorretarako aplikazioari eman zioten El Correo.com 2012 saria, mugikorretarako aplikazio onenari kategorian, hain zuzen ere. Zorionak lantaldeari eta Elhuyar hiztegiak erabiltzen dituztenei, edozein formatutan ere.

Asmoz Fundazioa: Periodismo Ambiental IV Ikastaroa

2012/04/03

Kutxa Ekoguneak eta Cristina Enea Fundazioak Ingurumen Kazetaritza online ikastaroaren 4. edizioa antolatu dute, Asmoz Fundazioak kudeatuta. Egitarauak joan den urteetan antolatutakoen ildo berari eusten dio; aurten, baina, programa berri eta berritzaileagoa izango da goi-mailako profesionalen eskutik. Online formatuko ikastaroa da eta bi aurrez aurreko mintzaldi (hautazkoak) izango ditu.

2012ko Batzar Nagusia egin du EIZIEk Donostian

2012/04/02

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Batzar Nagusia egin zuen larunbatean, martxoak 17, Donostiako Larrotxene kultur etxean. Hogeita hiru bazkide elkartu ziren, 2011ko jardueren emaitza eta 2012rako asmoen berri jakiteko.

MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean

2012/04/02

María José Velascori, MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari, omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean. Omenaldi horretan, María Josék beste lankide batzuen laguntzaz erakundea sortzeko, sustatzeko eta garatzeko egin zuen lana aitortu dute.

Asmoz Fundazioa: Giza Eskubideei buruzko webgunea

2012/03/19

Webgune hau Giza Eskubideei buruzkoa da eta, batez ere, Giza Eskubideen inguruan garrantzi handiena duten Hitzarmen eta beste baliabide batzuk kontsultatzeko gunea da.

Mondragon Lingua Translators Without Borders (TWO) eta Rosetta Foundation erakundeen lehen mailako babesle bihurtu berri da

2012/03/12

Elkarlan horren bitartez, gure enpresak berezko ekarpena egingo du hezkuntzari esker txirotasunaren eta bazterkeriaren aurka mundu mailan egiten ari den ahaleginean.

KOMA Translation & Interpreting

2012/03/08

Otsail bisurte hau modu berezian amaitu nahi dugu, Koma Translation and Interpreting webgune berriaren aurkezpenarekin.

CODESYNTAX: Eibarko Udalaren webgune berria

2012/03/08

Urte berriarekin batera inauguratu zen Eibarko Udalaren webgune berria. Diseinu freskoa, herritarrek egin ditzaketen zerbitzuen katalogo osoa eta bideoak ditu berritasun bezala webguneak.

IAMETZA Interaktiboa: MUGI

2012/03/07

Donostiako udalak ateratako lehiaketa publikoan Donostiako kirola indartu nahi da aldizkarien eta web-gunearen bidez.