Euskarazko bilaketa emaitzak zerbitzatzen hasi da Google

2010/09/20

Googleren euskararen erabilpenak urrats bat egin du aurrera: bilaketa batzuetan euskarara murrizten ditu jada emaitzak.

Hizkuntza detektatzeko gaitasuna bazuela bagenekien (duela bi urte!), baina bilaketa orokorretara ez da iritsi oraindik aukera: tarteko bide horretan, ongi etorria izan bedi Gaurkopenak (sic) euskaraz jasotzeko aukera.

Gaurkopenak dira, Googlerentzat, web bizia esan izan zaion horren alderdi bat: unean uneko mezu laburren jario hori bizi hori, nagusiki Twitterren eta Facebook-eko profil publikoen eguneraketarekin osatzen dena. Garrantzia algoritmoa, kasu hauetan, kronologikoa da azken batean, azken agerpenak lehenak agertzea izaten da kontua. Ingelesez, updates esaten dio honi Googlek, gaztelaniaz Tiempo Real.

Googleren interfazea euskaraz badaukazu, Android bezalako termino bat Gaurkopenetan begiratuta, hauxe duzu emaitza goiko irudian itsatsi duguna.

Eta gaztelaniaz, berriz, honako hau da Tiempo Real bilaketan aurkitzen dugun:

 

 

Argazkiak.org | Google Updates gaztelaniaz © cc-by-sa: sustatu

 

 

Iturria: Sustatu

. CC-BY-SA lizentziarekin ekarria

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.