Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko XXXV. Biltzarra

Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko XXXV. Biltzarra

2019/07/15

Irailaren 24tik 27ra bitartean, Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko XXXV. Biltzarra egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab eta Ixa ikerketa-taldeek antolatuta, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da.

Biltzarrean, honakoak antolatuko dira: gonbidatutakoen hitzaldiak, saio teknikoak, komunikazioak, erakustaldiak eta mahai-inguruak hizkuntzaren prozesamenduaren berezko esparruei buruz, idatzizkoa eta mintzatua. Hilaren 24an saio bereziak egingo dira hainbat arlotako ebaluazio-kanpainen emaitzak aurkezteko, eta hurrengo hiru egunetan kongresuaren zati nagusia izango da.

Biltzarraren helburua da eztabaida eta komunikazio foro bat eskaintzea, komunitate zientifikoak eta enpresak Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren arloko ikerketa lanak eta aurkikuntza berrienak aurkezteko aukera izan dezaten. Halaber, kongresuak aplikazio errealen aukera berriak eta I+G-ko proiektuak ere aurkeztu nahi ditu alor honetan.

Aurreko edizioetan bezala, kongresu honekin etorkizunean oinarrizko ikerketa-ildoak eta softwarea identifikatu nahi dira, merkatuaren beharrekin alderatzeko. Azkenik, biltzarra foro bat da, bereziki arlo horretan aktibo izan nahi duten profesional berriei zuzendutako ideiak trukatzeko.

Irailak 25ean, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzaren (SETSI) partaidetza instituzionala aurreikusi da, Hizkuntzaren Teknologiak Bultzatzeko Planaren esparruan. 25ean bertan Tecnoling gauzatuko da, hizkuntza-industrien azken teknologia-berrikuntzak eta nobedadeak aurkeztea helburu duen hizkuntza-teknologia eta aplikazioen erakustaldia, industriaren eta enpresen parte-hartze handia duena.

Bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan.

Edozein kontsulta egiteko, jar zaitez harremanetan honako hauekin: sepln2019@aholab.ehu.eus