Hizkuntzaren Azterketa ta Prozesamendua / Language Analysis and Processing (HAP/LAP) eta Erasmus Mundus Language and Communication Technologies (EM LCT) MASTERRAK

2017/05/19

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak Erasmus Mundus EM LCT “Language and Communication Technologies” masterrean (http://lct-master.org) hartzen du parte. Master hau hizkuntzaren prozesamenduaren arloan kokatzen da eta honako beste Unibertsitate hauek ere hartzen dute parte: Saarlandeko Unibertsitatea (koordinatzailea) (Alemania); Trentoko Unibertsitatea (Italia); Maltako Unibertsitatea (Malta); Lorraineko Unibertsitatea (Frantzia); Pragako Charles Unibertsitatea Praga (Txekia); Groningeneko Unibertsitatea, (Herbehereak); Melbourneko Unibertsitatea (Australia) eta Shangaiko Unibertsitatea (Txina).

IXA taldeak master lokal bat eskaintzen du arlo berean eta eduki berberarekin (HAP/LAP, http://ixa.si.ehu.es/master/sarrera_html).

HAP/LAP masterraren eta EM LCT masterraren ezberdintasun nagusiak honako hauek dira:

Kreditu kopurua:
EM LCT = 120 ECTS;
HAP/LAP = 90 ECTS.

Iraupena eta mugikortasuna:
EM LCT, 4 sehileko partzuergoko bi Unibertsitatetan;
HAP/LAP, hiru seihileko UPV/EHUn. Horietako bat partzuergoko Unibertsitateren batean egin daiteke.

Hizkuntza:
EM LCT, ingelesa;
HAP/LAP, talde bat euskaraz eta beste bat ingelesez (ingeleseko taldea EM LCTkoarekin batera izango da).

Prezioa:
EM LCT, EM programak ezarritakoa (http://lct-master.org/index.php?id=fi)
HAP/LAP, UPV/EHUko tasen araberakoa (experimentaltasun maila 3).

Bekak:
EM LCT, Europako Batzordeak eskainitakoak (Laguntza hauek jasoz gero ikasleak ezingo ditu ikasketak jaio den estatuan egin)
HAP/LAP, UPV/EHU-k eskainitakoak;
IXA taldeak eskainitakoak.

Masterra bukatuta, IXA taldean jarrai daiteke tesi-proiektuarekin.

Kontaktua:
Máster EM LCT, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez a.diazdeilarraza@ehu.es
Máster HAP/LAP, Olatz Arregi Uriarte olatz.arregi@ehu.es

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.