"Internazionalizazioa eta euskal enpresen lehiakortasunaren alde egingo duten eleaniztasun-estrategiak" hitzaldia eskaini du @LANGUNEk

2013/05/09

Datorren maiatzaren 14ean @OnuraConsulting -en eta @UKUE_enpresa - Urola Kostako Garapen Agentzian eskutik Nazioartekotze jardunaldi zabalago batzuen barnean

Egungo egoera ekonomikoak, berreskuratzeko urte batzuk beharko duen barne merkatu batekin, internazonalizazioa behar bat izatea eragin du. Internazionalizazioa ez da hazteko aukera bat bezala bakarrik ulertu behar, eraginkortasuna hobetzeko aukera ere bada.

Globalizazio ekonomikoaren prozesuaren eraginez, atzerriko hizkuntzetan hizkuntza-gaitasuna izatea oinarrizko bihurtu da enpresarentzat, ezinbesteko tresna bat. Hala ere, gure enpresa-sarearen ehuneko esanguratsu batek negozio-aukerak galtzen ditu, testuinguru horretara ez moldatzeagatik.

Egitaraua:

9:00h -  Hizkuntz aspektuen garrantzia internalizazioan. Fernando Alana. LANGUNE (Hizkuntz Industrien Elkartea Euskal Herrian)

  • Sarrera: Hizkuntzen industria lehiakortasun tresna modura enpresen internazionalizazioan
  • Hizkuntz eta kultur aspektuak kontutan ez edukitzeagatik, lehiakortasun zein portzentaia galtzen ari dira enpresak beraien internazionalizazio prozesuetan?
  • Zer ari dira egiten beste enpresak? Beste ETEak zer egiten ari diren adibide praktikoak.
  • Gure erakundean, edozein hizkuntzetan barne eta kanpo komunikazioa hobetzen dituzten soluzioak integratzeko gakoak.

http://www.urolakosta.org/
http://www.onura.es/

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.