Itzulpengintza automatiko neuronala

2017/05/19

Ikerketa-jardunaldi irekia Kyunghyun Cho adituarekin

Itzulpengintza automatikoaren hirugarren belaunaldia garatzen ari da. Garai batean erregela linguistikoetan oinarritutako sistemak ziren nagusi (RBMT teknologia), azken hamarkadan, berriz, estatistikan oinarritutako sistemak gailentzen joan dira (SMT teknologia), eta azken bi urtetan neurona-sareetan oinarritutako sistemek hobekuntza kualitatiboak lortzen ari dira (NMT teknologia), teknologia hau ikergai nagusia bihurtuz itzulpengintza automatikoaren arloan. Jardunaldi honetan teknologia horren azken aurrerapenak aurkeztu nahi ditugu, euskararen gainean lortu ditugun emaitzak barne.

Testuingurua: NMT teknologian ikertzea eta, are gehiago, erronka handia den euskararen itzulpen automatiko onargarrira iristea da Modela proiektuaren helburua. Modela proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta honako erakundeak dira partaideak: Ametzagaiña, Elhuyar, ISEA, UPV/EHUko Ixa taldea eta Vicomtech/IK4.

Gonbidatua: jardunaldi honen gonbidatu nagusia Kyunghyun Cho (New York University) ikerlari ezaguna da. NMT arloan aditu ezagunenetako bat da (https://labur.eus/G3MT4), Google saria jaso du gai horretan eta hizlari bikaina ere bada (https://labur.eus/g0fAi)

Noiz: 2017ko maiatzaren 29, goizeko 11.00etan

Non: UPV/EHUko Informatika Fakultatea, Lardizabal 1, 20018 Donostia (https://labur.eus/2g0G9)

 

Hizkuntza: ingelesa

Programa:

* 11.00-11.15: Sarrera eta proiektuaren aurkezpena

* 11.15-12.30: NMT (Kyunghyun Cho)

* 12.30-13.15: Modela proiektuaren lehen emaitzak

Babesleak: Modela proiektua eta UPV/EHUko Gipuzkoako errektoreordetza

 

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.