Jardunaldia. 2014/05/21 – 9:30-12:00. Proiektuen kudeaketari buruzko prestakuntza-jardunaldia + 2014ko proiektuak abiaraztea

2014/05/12

Maiatzaren 21an (asteazkena), goizeko 9:30etik 12:00etara, beste lan-saio presentzial bat egingo dugu, proiektuen kudeaketari buruzko trebakuntza-jarduera labur bat eskaini eta lehenetsitako proiektuen zehaztapen-lana amaitzeko

  • Data: 2014/05/21
  • Ordua: 9.30etatik 12.00tara
  • Lekua:  3. aretoan. Eraikin Zentralean. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (http://goo.gl/maps/ykbCT)

Interesa duzuen guztiok, baiezta ezazue zuen parte-hartzea langune@langune.com helbidean, hurrengo maiatzaren 19a baino lehen, mesedez.

Zatozte, denon partaidetza behar dugu eta!

Azken saioko argazkiak: https://flic.kr/s/aHsjXs1y1A

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.