Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

KSI BERRITZAILE PROGRAMAREN 2019ko EDIZIOA ABIAN DA

2019/04/15

KSI BERRITZAILE 2019 programaren deialdia dagoeneko irekita dago, aurten ere Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen egitasmoaren hirugarren edizioa hain zuzen. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, Tecnalia eta Vicomtechen eskutik; antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza, Euskalitekek bultzatuta; eta enpresen finantza-gaikuntza Elkargiren eskutik.

             1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa

Transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI) da honen helburua. Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

- Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.

- Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.

- Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Gainera, haien ateak irekiko dituzte hurrengo datetan:

03/08: Tecnalia (Miñano); 04/02: Tecnalia (Derio); 

03/15 (goizez): Vicomtech (Donostia); 03/25 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia);

Proposamenak aurkezteko epea martxoak 1etik maiatzaren 24rarte izango da.

·         2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.

Helburua

BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA

2. FASEA- KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Proposamenak aurkezteko epea lehen fasean martxoaren 1etik maiatzaren 3ra artekoa izango da.

Bigarren fasean aldiz Ekainak 24tik uztailak 12ra

·         3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza

Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.

Helburua

Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresek, beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 1etik martxoaren 29ra artekoa izango da.

Informazio guztia orrialde honetan aurkitu dezakezue:

http://www.ksiberritzaile.eus/