LANGUNE: «Elkar ezagutu, pentsatu eta partekatu». informazio-bideoa

2013/03/18

Orain ia sei urte, Euskal Herriko hizkuntzaren industriako erakunde-talde batek energia-iturri bat aurkitu zuen. Sekulako gaitasuna zuen energia-iturri bat, mugagabea.

Energia-iturri hori pertsonen barruan baitago, lan egiten dugun erakundeen barruan. Berdin du nolakoak garen, zer neurri dugun edota nongoak garen. Energia-iturri horri KOOPERAZIO deitzen diogu. Eta orain, inoiz baino gehiago, haren beharrean gaude.

Lehen ostiralean, urtarrilak 18, LANGUNE Hizkuntzaren Industriaren Prekluster aukeratu berriak, Garaia poloarekin eta MAMIKIN erakundearekin lankidetzan, auzi hau hobeto ezagutzeko saioa antolatu zuen GARAIA berrikuntza-poloan, 9:00etatik 14:00etara bitartean. Gonbidatuta zeundeten erakunde eta industria-sektore gisa hazten lagunduko zigun saio honetan parte hartzera. Era berean, mahai baten inguruan pintxoak ere izango ziren saioaren ostean: http://www.flickr.com/photos/langune/sets/72157633028685298

Hau da jardunaldiaren emaitza eta elkarteak erakunde guztiekin banatu nahi duen printzipioa hauek dira: http://youtu.be/4UHAE_7dUmE

Gure sektoreak hobetzen jarraituko badu, zuen lankidetza behar-beharrezkoa dugu. Ea lankidetzan jarduteko ilusioari eusten diogun!

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.