LANGUNEK IKERLAN BAT EGINGO DU HIZKUNTZA INDUSTRIEN EZAUGARRI SEKTORIALAK ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK EZAGUTZEKO

2019/02/15

Azterlanak hizkuntzaren industrien sektoreko enpresa, entitate eta profesionalak, eta hizkuntzarekin lotutako beste sektore batzuk barne hartuko ditu

LANGUNE, Hizkuntz Industrien Elkartea, hizkuntzen industriakoak kontsideratutako langile autonomo, enpresa eta entitateen ezaugarri sektorialak, dimentsio ekonomikoa eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituen ikerlan bat egiten ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Azterlan honen helburua izango da, aldi berean, euskararen eragin ekonomikoa neurtzea eta beste hizkuntza batzuekin konparatzea hainbat eremu korporatibo, kultural eta sozialetan. Horretarako, hizkuntzaren industriakoak ez diren, baina hizkuntzari hertsiki lotuak dauden beste sektoreak ere hartuko ditu kontuan, hala nola, kultura eta hedabideen industria, hezkuntza eta administrazio publikoa.

Ikerketaren buruan Siadeco Ikerketa Elkartea egongo da, inkesta baten bidez hizkuntza industrien enpresa, entitate eta profesionalen informazioa jasoko dutenak, ondoren emaitza estatistiko orokorrak kalkulatzeko erabiliko dena.

Argibide gehiago behar izanez gero, langune@langune.com helbide elektronikora idatzi dezakezu edo deitu, 944048225 telefono zenbakira.

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.