Mondragon Lingua AEB-etara hedatu da, beste filial bat ireki baitu Washington d.c.-n, Mondragon Lingua USA, Inc.

2012/09/17

HAMISI AMANI-DOVE, komunikazio korporatiboko proiektuak komertzializatzen eskarmentu handia duen profesional estatubatuarra izango da hura zuzentzeko arduraduna.

COMUNICACIÓN MULTILINGUE enpresa madrildarra 2011n erosi ostean, MondragonLingua aurrera doa itzulpen & komunikazio negozioaren Garapen Estrategikoko Plana gauzatzen, eta nazioartekotzeko prozesu bati heldu dio, komunikazio eta itzulpen munduan duen ezagutza eta esperientzia merkatu amerikarrera eramateko.

Alde geografiko horretan ezartzeak arrazoi hauek izan ditu:

  1. AEBetan itzulpen munduan hazteko aukera handiak ikusten dira.
  2. Zonaldean bezero esanguratsuen oinarri bat du: Munduko Bankua, Nazio Batuak, Nazioarteko Moneta Funtsa eta IBM, besteak beste. Filial hau irekita bezero horiekiko harremanean sakondu nahi da eta salmentak goratu.
  3. AEBko Ekialdean eta zehazkiago Washington DC eta New York-en erakunde eta enpresa ugari daude: gobernu administrazioa, nazioarteko erakundeak, industria farmazeutikoa, IT, eta abar, eta eremu horietan MondragonLinguak esperientzia sendoa du itzulpen eta komunikazio eleaniztuneko zerbitzuak ematen.

Erronka horri heltzeko, MONDRAGON LINGUAk berekin du  Hamisi Amani-Dove, eta honek merkatu amerikarrean duen esperientzia jarriko du MondragonLinguaren proiektu ilusionagarri honetan, eta Business Development Manager USA postua izango du.
Idatzi honetatik bertatik zorterik onena opa diogu Hamisi-ri erronkari aurre egiteko, eta jokalari olinpiko ohia nola baiten (Atlanta 1996), ziur gaude “partida on bat jokatuko duela”.

LINK: http://www.mondragonlingua.com/eu/noticias/mondragon-lingua-expande-eeuu-con-apertura-una-nueva-filial-washington-mondragon-lingua-usa-inc

Albiste erlazionatuak

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.