MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean

2012/04/02

María José Velascori, MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari, omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean. Omenaldi horretan, María Josék beste lankide batzuen laguntzaz erakundea sortzeko, sustatzeko eta garatzeko egin zuen lana aitortu dute.

GALA, Globalization and Localization Association, irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta bertako kideak hizkuntzaren, itzulpenen eta industria horretarako teknologiaren arloko zerbitzuetan dira adituak.

GALAk toki-komunikazioa sustatzen du, ezinbesteko osagaia delako komunikazio globalari begira. Halaber, talde-lana ere bultzatzen du honako arlo hauetan: itzulpengintza, lekurapena, internazionalizazioa eta globalizazioa.

MONDRAGON LINGUA GALAko kidea da, eta, era berean, omenaldi horrekin ere bat egin nahi du. Hori dela eta, zorionak eman nahi dizkio María Joséri, pertsonen, erakundeen eta instituzioen arteko komunikazioa hobetzeko egindako ahalegin eta lanagatik. ZORIONAK.

http://www.mondragonlingua.com/eu/noticias/maria-jose-velasco-homenajeada-conferencia-internacional-gala-celebrada-monaco


Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.