@mondragonlingua heriotzaren korridoretik bizirik atera den gizon baten interprete izan da

2013/07/23

Ray Krone AEBn heriotza-zigorra jasotzera kondenatuta zegoen, eta MondragonLinguaren interpretazio-atalak haren testigantza itzultzeko enkargua eta ohorea izan zuen, hark euskal irrati publikoari emandako elkarrizketan

Estatubatuarra (York County, Pennsylvania, 1957) Witness to Innocence elkartearen Komunikazio eta Prestakuntza zuzendaria da eta baita elkartearen fundatzaileetako bat ere. Hamar urtez izan zen Arizonako hainbat espetxetan berak egin ez zuen krimen bat egotzita, horietako hiru heriotzaren korridorean egon zelarik. Sarritan joaten zen taberna baten zerbitzaria hiltzeagatik kondenatu zuten Krone. Lehenbiziko epaiketan heriotza-zigorra ezarri zioten, eta bigarrenean, berriz, biziarteko kartzela-zigorra. Azkenean, biktiman beste pertsona baten DNA frogak aurkitu zituzten, eta, horri esker, haren errugabetasuna egiaztatu eta aske utzi zuten 2002an. Orduz geroztik, Krone heriotza-zigorra indargabetzearen alde dihardu.

http://www.mondragonlingua.com/eu/homepage/noticias/mondragonlingua-hace-de-interprete-de-un-superviviente-del-corredor-de-la-muerte

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.