TranslatorsWithout Borders, TWB (Mugarik gabeko itzultzaileak) GKEko Aholkularitza Batzordean parte hartuko du MondragonLinguak

2012/11/07

Bi erakundeon helburuak bat datozela ikusita, 2011. urtean GKE honi babes ekonomikoa ematea erabaki genuen moduan, aurten Aholkularitza Batzordeko kide izateko egin digun proposamena onartu dugu, gure ezagutza eta eskarmentua kausa garrantzitsu baten zerbitzura jarriz

Mugarik gabeko itzultzaileak erakundea Frantzian sortu zen 1993. urtean, Traducteurs Sans Frontières izenpean, eta gaur egun, AEBtan egoitza duen GKEa da. Bere xede nagusia gizadiarentzako ezagutza itzultzea da, eta helburu hori betetzeko, osasunaren, elikaduraren eta hezkuntzaren esparruetan lan egiten duten GKEentzako itzulpenak egiten ditu itzultzaile profesional eta boluntarioz osatutako erkidegoaren bitartez.  Itzulpen-motak hiru taldetan sailka daitezke: krisialdi-itzulpenak, lehenbailehen egin behar direnak, krisi-egoeran dauden pertsonei informazioa gerturatzeko; GKE ezberdinen lanei babesa emateko itzulpenak; eta hezkuntza zein osasun-esparruetan zuzeneko laguntza ematen duten itzulpenak, tokiko hizkuntzetara egindakoak, esaterako swahilira edo amharerara.

MONDRAGON korporazioko kooperatiba gisa, MondragonLinguan Gizarte Eraldaketa da gure Oinarrizko Printzipioetako bat, gure gizartean eragin positiboan sortzeko asmoa dugu, era horretan, gure aukeren arabera, mundu hau leku hobean bihurtzen laguntzeko.

Bi erakundeon helburuak bat datozela ikusita, 2011. urtean GKE honi babes ekonomikoa ematea erabaki genuen moduan, aurten Aholkularitza Batzordeko kide izateko egin digun proposamena onartu dugu, gure ezagutza eta eskarmentua kausa garrantzitsu baten zerbitzura jarriz.

LINK: http://www.mondragonlingua.com/eu/hasiera/noticias/translatorswithout-borders-twb-mugarik-gabeko-itzultzaileak-gkeko-aholkularitza-batzordean-parte-hartuko-du-mondragonlinguak

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.