Trinity CertTESOL

2017/06/08

Lortu ingeleseko irakasle-ziurtagiria eta lan egin munduko edozein lekutan.

Nahiko al zenuke ingeleseko irakasle izan, lan egin  eta mundua ezagutu?

Ingeleseko irakaslea zara eta nahiko zenuke  ziurtagiria lortu, zure lan-aukerak zabaltzeko?

Orain, Lacunzak hori lortzeko aukera ematen dizu Trinity College London Certificate in Teaching English to Speakers of Other Languages (TESOL) ziurtagiriaren bidez. Munduko ikasketa- eta  prestakuntza-erakunde gehienetan onartuta dago; esaterako, International House-n edo EAQUALSen.
Irakasle askok mundo osoko ikastetxeetan lortu dute lana ziurtagiri honi esker; izan ere, TESOLaren hasierako kualifikaziotzat onartzen baita.

 

Nolakoa da ikastaroa?

130 orduko ikastaro trinkoa, uztailean: goizez prestakuntza-saioak eta ikaskuntza praktikoa, benetako ikasleekin, arratsaldez. Lacunzako prestatzaile adituek prestakuntza bermatzen  dute banakako jarraipen eta tutoretzaren
bidez.

Sar zaitez Lacunza taldean

Ikastaroa gainditu ondoren, ikasle hoberenek aukera izango dute Lacunzaren irakasleentzako deialdietan sartzeko, gure taldearekin bat egin dezaten.

Hoberena izateko, presta zaitez hoberenekin.

teachertraining@lacunza.es

Albiste erlazionatuak

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.