Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/12/19 Kanadako liburu-denda independenteek hitzarmen bat sinatu dute Google Books-ekin
Kanadako Liburu-denden Elkarteak ofizialki azaldu du Googleren liburu-denda digitalarekin akordio batera iritsi dela. Hitzarmen horren bidez, denda horiek liburu-digitalak saltzeko denda bat, beren webguneari atxikia, erabili ahal izango dute, Googlerekin partaidetzan. Horretarako, aski dute HTML kode bat webgune horietan eranstea, eta ez dute merkataritza elektronikoari buruzko ezagutzarik behar.
2011/12/16 Alemaniako argitaletxe bat atzerrira mugitzea planteatzen ari da prezio finkoak saihesteko
Iturria: PublishingPerspectives Prezio finkoaren sistema ona da liburu-denda fisikoentzat eta, be raz, baita denda horietan beren liburuak dauzkaten argitaletxeentzat ere. Baina zer gertatzen da beste profil batzuk dituzten argitaletxeekin? Utz Verlag editorialak batez ere zientzia-liburuak argitaratzen ditu — doktorego-tesiak, txostenak, sekula liburu-denda tipiko batean jartzen ez dituenak.
2011/12/15 Zergatik itzali behar dira telefonoak, irakurgailuak, etab., hegazkinak aireratzerakoan eta lurreratzerakoan?
Arrazoi bat baino gehiago dago horretarako: Pizturik dagoen telefono batek hegazkinaren elektronikan interferentziak eragiteak oso probabilitate txikia du, baina gerta liteke. Magaleko ordenagailuak, tabletak eta horrelakoak ez eskuetan izateko arrazoia beste bat da: balaztatze bortitz batean jaurtigai arriskutsuak bihurtuko liratekeela. Ez da komeni bidaiariek, entzungailuak belarrietan dituztelako, tripulazioak egiten dizkien oharrak ez entzutea.
2011/12/15 Luxenburgon ebookek % 3ko BEZa izango dute aurrerantzean
Luxenburgoko Domeinuen Erregistroaren Administrazioak aditzera eman duenez, liburu digitalek herrialde hartan % 3ko BEZa izango dute aurrerantzean, paperezko liburuei ezartzen zaiena berbera. Orain arte liburu digitalei % 15eko BEZa zegokien. Kontuan izanik Europan BEZa saltzailearen herrialdearen arabera aplikatzen dela eta ez eroslearen herrialdearen arabera, erabaki horrek garrantzi handia izan dezake.
2011/12/13 Mintegia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai
Hizlaria: Aldezabal, Izaskun Eguna: Abenduaren 14a, asteazkena Tokia: Fakultateko 3.2 gela Ordua: 16.00 Gaia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai Laburpena: Frame edo markoen semantikan oinarritutako baliabide lexikala da FrameNet. Markoak egoera, objektu edo gertaera mota batzuen errepresentazio semantikoak dira, eta munduari … Jarraitu irakurtzen →
2011/12/12 Frantziako senatuak merkatuan eskuragarri ez dauden tituluen digitalizazioari buruzko lege-proiektua onartu du
Lege-proiektu horren helburua XX.mendean copyright pean argitaratu ziren eta gaur egun merkatuan eskuragarri ez dauden tituluak digitalizatzea ahalbidetuko lukeen lege bat aurrera ateratzea litzateke. Titulu horiek dagoeneko ez dituzte berrargitaratzen garai batean kaleratu zituzten editorilalek eta ez daude eskuragarri ohiko zirkuitu komertzialetan. Frantzian 500.000 eta 800.000 bitartekoa izan liteke egoera hori duten tituluen kopurua.
2011/12/11 Hitzaldia: Twiter prozesatzen uneko gaiak eta informazioak zein diren jakiteko (2011/12/12).
Arkaitz Zubiagak UNEDeko NLP&IR taldeko ikerlaria da, eta Interneteko gizarte-sareen azterketan dihardu ikerketan. AEBera postdoktoral batekin joan aurretik bisita azkar batean datorkigu. Eta hitzalditxo bat emateko “harrapatu” dugu. Gaia: Twiter prozesatzen uneko gaiak eta informazioak zein diren jakiteko. / Mining … Jarraitu irakurtzen →
2011/12/08 Liburuaren merkatua larri dabil Suitzan
Iturria: SwissInfo.ch Liburuaren merkatua garai zailak bizitzen ari da Suitzan, krisiagatik, libera suitzarra sendo dagoelako, merkataritza elektronikoaren eta liburu digitalaren eraginez. Profesionalek prezio finkoan eta espezializazioan dituzte jarriak esperantzak. «Gure negozio-zifra jaitsi egingo da aurten, hirugarren urtez segidan, eta galerak askoz handiagoak dira txikizkako salmetaren beste sektoreetan baino».
2011/12/07 Hachette-ren barne-txostena argitaletxeen zereginaz
Hachettek etxe barrurako soilik zuen eta zirrikituren batetik ihesi joan zaion txosten batek argitaletxeen zereginaz argitalpen-munduko erraldoi horretan pentsatzen dutena argitzen digu. Nik uste dut argitaletxeek oro har sinatuko luketela hor esaten dena. Hona hemen zer dioen txosten horrek: “Auto-argitalpena” ez da izen egokia. Argitaratzeak konpromiso multzo konplexua eskatzen du, bai agertokiaren gibelaldekoa eta baita jendaurrekoa ere.
2011/12/07 RFID etiketak bai ala ez liburutegietan
Zer da RFID teknologia? RFID (Radio Frequency Identification) teknologiaren bidez zirkuitu integratu batetik irakurgailu batera informazioa igor daiteke, uhin elektromagnetikoen bidez. RFID etiketak txikiak eta arinak dira eta erraz txerta daitezke ia edozein produktutan. Liburuetan jartzen direnean paperezko substratu bat izaten da euskarria RFID etiketa Teknologia horrek funtziona dezan hiru osagai behar ditu: informazioa gorderik duen etiketa, irakurgailua eta datuak interpretatuko dituen softwarea.
2011/12/05 Liburu digitalak aldi berean ziurgabetasuna, abagunea eta mehatxua dakartza
Reuters-ek antolatu duen Sommet Global Media 2011n argitalpen-munduko hainbat eragilek liburu digitalaren inguruan dituzten kezkak, itxaropenak eta iritziak azaldu dituzte. Hachette Livre-ko Arnaud Nourry-k zioen 2012an Frantzian ebookaren posizioa xumea izango dela. Izan ere, Frantziako irakurleek ondo errotua dute paperezko liburuak irakurtzeko ohitura, eta horrek lasaitzen ditu neurri batean.
2011/12/05 Virgin Megastoreren presidenteak dio liburu digitalaren eztanda datorrela
Cybook Oddyssey eta Kindle irakurgailuak eskaintzen hasi zirenetik aste batzuetara, Jean-Louis Raynard, Frantziako Virgin Megastoreko presidenteak adierazpen batzuk egin ditu liburu digitalen merkatuaz. Frantzian 30 liburu-denda dituen Virginek bi estategia konbinatu ditu: batetik ingurune itxia aukeratu du eta formatu aldetik, aldiz, EPUB estandarra aukeratu du. Hona hemen adierazpenak frantsesez:
2011/12/05 QR kodeek arrakasta izateko zenbait baldintza
QR kodeak modan daudelako jartzeak ez du zentzurik. Helburu jakina behar dute eta gainera ikusleen psikologia kontuan hartu behar da haiek erabiltzeko. Lehenik eta behin ulertu behar dugu zergatik onartzen dituen jendeak teknologiak ekartzen dizkigun nobedade batzuk eta zergatik ez dituen aintzakotzat hartzen edo arbuiatzen dituen beste batzuk.
2011/12/05 Hasi da Espainian handien arteko borroka, ebooken merkatua konkistatzeko
Espainian ebooken merkatuak hasiera motela izan du, eskuragarri egon den katalogoaren urritasunak, ebookak erosteak izan dituen konplikazioek eta % 18ko BEZak kontsumitzaileak uxatu egin dituztelako , erakarri ordez. Gauzak asko aldatu dira, ordea, azken asteotan, zenbait irakurgailu kaleratzearekin batera. Askorentzat albisterik aipagarriena amazon.es webguneak Kindle liburu-denda, espainierazko 22.000 titulu eta katalanezko, galegozko eta euskarazko beste hainbat titulu eskaintzen dituena, abian jartzea izan da.
2011/12/05 Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan
Urrian wikizale batzuk bildu ginen Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzeko asmoz, OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia  proiektuaren haritik. Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko. Orain Durangon egingo dugu beste saio bat Euskal Wikipediakoekin batera 10. urteurrena ospatuko dela … Jarraitu irakurtzen →
2011/12/02 Penguin-en zuzendari nagusiak hodei beltzak ikusten ditu etorkizun hurbilean
Penguin-en zuzendari nagusi John Makinson-ek, duela gutxi galdetu diotenean zer ikusten duen etorkizun hurbilean, hauxe erantzun zuen “hodei beltzak”. Makinson-en kezkak teknologia-munduko erraldoiak ebooken saltzaile ahaltsu bihurtzean eta horrek liburu-denda fisikoak kolokan jartzean ditu erroak. Hori gertatzen ari da Makinsonek egoitza duen Erresuma Batuan, bere ardurapekoa den AEBko merkatuan eta beste leku guztietan.
2011/12/01 Anselmo Peñasen hitzaldia (2011/12/01)
Anselmo Peñas-en hitzaldia Noiz: Abenduaren 1ean, osteguna. Non: Informatika Fakultateko 3.2 gelan. Ordua: 16:00etan. Izenburua: Machine Reading Laburpena: El objetivo final de Machine Reading no es nuevo: la producción automática de representaciones del lenguaje que sean manipulables por la máquina. Tradicionalmente, este problema se plantea como uno de Extracción de Información ya sea supervisada o semi-supervisada.
2011/11/30 Mac Graw-Hill argitaletxea nola ari den QR kodeak baliatzen
McGraw-Hill editorialak argitaratu berria duen “The Zappos Experience”, tituluan QR kodeak txertatu ditu 15 kapitulutan. Horren helburua irakurleei multimedia edukiak eskuratzeko aukera ematea da, hala nola autoreari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusteko, telefono aurreratu baten kamera QR kode horietako batera zuzentzen dutenean. Irakurleak, eduki horiek ikusteko, erregistratu egiten dira.
2011/11/23 Erresuma Batuko hiriguneetan liburu-dendak urritzen ari dira
Ekonomiaren beheraldiak gogor astindu ditu Erresuma Batuko hiriguneetako dendak eta partikularki liburu-dendak. Egia da, ordea, denda asko itxi diren bitartean "dena libera batean" motako dendak eta outletak ugaritu egin direla, beste dendek uzten zituzten hutsuneak betez. Horrelako 3.005 denda zeuden urriaren bukaeran 487 hirigunetan, The Daily Telegraph-ek eskaturik egindako azterketa batek erakutsi duenaren arabera.
2011/11/14 Hitzaldia: V. Kordoni. Hitz anitzeko terminoen erauzketa automatikoa.(2011/11/25)
Hitz anitzeko terminoen detekzioa eta ulermena ez da arazo erraza. Alemaniako Saarbruken-eko DFKI laborategi ospetsutik bisitan datorkigun Valia Kordoni ikertzaileak horretaz hitz egingo digu: Nola erauzi automatikoki hitz anitzeko terminoak eta nola erabili horiek gramatika eleanitzak sortzeko . Gaia: Automated Annotation and Acquisition of Linguistic Knowledge for Efficient Multilingual Grammar Engineering (Hitz anitzeko terminoen erauzketa automatikoa gramatika eleanitzak sortzeko).