Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/09/06 Alfabetatze digitala funtsezkoa da sareko baliabideei etekina ateratzeko
Erresuma Batuan bada erakunde bat Joint Information Systems Committee (JISC) izenekoa, IKTen erabilera 16 urtetik gorakoen hezkuntzan bultzatzen duena, eta herrialde horretan berean bada beste erakunde bat Higher Education Academy (HEA) izenekoa, goi-mailako ikastetxeei, ikasleen ikasesperientzia hobetzeko, ikerketa eta ebaluazioaren hobekuntzarako estrategiak ezartzen laguntzen diena. Bi erakunde horiek elkarrekin argitara eman berria dute txosten bat, The value of reuse of open educational resources izenburua duena.
2011/09/06 Dan Jurafskyren hitzaldia. Esangura-mota askoren erauzketa testutik eta hizketatik.(2011/09/13)
Irailaren 13an, Stanford-eko Unibertsitate ko Dan Jurafsky irakasleak hitzaldi bat emango du UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian. Dan Jurafsky "Hizkuntz Teknologietan" mundu mailako aditua da. Nork ez du erabili " Speech and Language Processing " hizkuntza teknologiako testu-liburua? Testu eta hizketa gaiak liburu bakar batean bildu zuen lehen testuliburu argia eta sendo hori? Bada bera, Dan Jurafsky irakaslea da egilea.
2011/09/03 Manchester City futbol klubak era guztietako baliabide digitalak erabiltzen ditu
Manchester City munduko futbol klub aberatsena da. Jokalarietan diru asko inbertitzen du, eta baita bazkideei doan eskaintzen dizkien baliabide digitaletan ere. Era guztietako baliabide digitalak garatzen ari da: RDFI txipak, errealitate areagotuz hornituriko bazkide-txartelak, telebista-kanalak, Foursquare, Facebook, iPhonerako aplikazioa , etab. Bazkide-txartela RFID txiparekin, QR kodearekin eta errealitate areagoturako prestatua.
2011/09/02 Bideoproiekziozko mapaketa
Bideoproiekziozko mapaketa proiekzio-teknika berri bat da, ia edozein gainazal, hala nola erakin baten fatxada, bideo-pantaila dinamiko bihur dezakeena. Esate baterako, "The Tourist" filma, Angelina Jolie eta Johnny Depp aktoreek jokatzen dutena, aurkezteko, AEBeko Dallas hirian dagoen Praetorian Building eraikinaren fatxadan 24x24 m-ko proiekzio bat egin zuten.  Hauxe da eraikina: Eta hau han egin zuten proiekzioa:
2011/09/02 FNACeko PDGak batasuna eskatzen du AEBetako erraldoien aurrean
France Presse agentziatik jasotako albistea FNACeko presidente zuzendari nagusi Alexandre Bompard-ek, joan zen asteazkenean, argitaletxeei, egileei eta liburu-dendei "elkarrekin arduratsu jokatzeko" eskatu die, Interneteko erraldoi estatubatuarrak ez uzteko ia monopoliozkoa litzatekeen egoera batean liburu digitalaren merkatuan. "Merkatu hori ez dakioke utz erraldoi estatubatuarren monopolioari. Gogoan izan ezazue zer gertatu den musikaren arloan.
2011/09/01 Frantsesezko e-book argitaratzaileak batu egin dira "rentrée"ari begira
Irailaren 1etik azaroaren 15a bitartean, esan nahi baita "rentrée" literarioaren sasoian, edizio elektronikoen hogei bat argitaletxe eta banatzailek elkarrekin, webgune berean , aurkeztuko dituzte beren 100 bat nobedadeak. Paperean argitaratuko dituzten eleberri guztiek izango dute beren bertsio digitala ere. Erabiltzaileek aukera izango dute titulu horiei buruzko informazio guztiak eta hainbat eduki eskuratzeko, hala nola egileekin egindako elkarrizketak.
2011/08/30 Red Bull-en bideo bat marka-edukiaren adibide egokia
Duela gutxi blog honetan artikulu txiki bat argaitaratu nuen marka-edukiaz. Oraingo honetan han esandakoak ondo baino hobeto islatzen dituen adibide bat dakart. Red Bullek aurkeztu duen honako bideo hau: Red Bull edaria jarduera dinamiko eta abenturazko bati lotzen dio, bizitzeko estilo bati, leku exotiko bati. Marka bera ia ez da ikusten: edariaren potoa ikusten den planoak oso gutxi irauten du eta esatariaren biseran logoa ikusten da; besterik ez.
2011/08/29 Kindle Print Replica: Amazonen formatu berria
Amazonek ebook formatu berri bat atera du, Kindle Print Replica izena duena, liburu inprimatuaren itxura bere hartan mantentzen duena. Liburu horiek irakurtzeko, PCetarako edo Mac-etarako Kindle aplikazioa behar da. Print Replica liburuek orrialde kopuru finkoa dute eta irudiak paperezko edizioan agertzen diren leku berean agertzen dira.
2011/08/27 Calvin Klein lurrinen publizitate-kanpaina digitala
Calvin Klein-en Fragrances sailak 2011ko udazkenean zehar publizitate-kanpaina digital bat egingo du ck one shock lurrinen inguruan. Kanpaina horren barruan sartzen da ckone.com webgunea, non konbinatzen baitira erabiltzaileek sor ditzaketen edukiak, The ckone virtual box atalean, IPhone, Android eta Nokia tresna mugikorretarako aplikazioak, The ckone app  atalean, errealitate areagotuko programak barne, denda birtuala, bideoak eta sare sozialetan jarraitzeko aukera. Hori guztia 11 hizkuntzatan.
2011/08/27 Mercedes-Benz-ek antolatu duen QR bidezko altxorraren bilaketa
Mercedes-Benz-ek, bere sorreraren 125. urteurrenaren karietara, Singapur-eko kaleetan lehiaketa bat antolatu du, « The Reality Competition of The Year – Mercedes-Benz 125! RACE » deitu diona. Lehiaketak geolokalizazioa eta QR kodeak konbinatzen ditu. Parte-hartzaileek QR kodea daraman irudi bana duten 5 Mercedes auto aurkitu behar dituzte.
2011/08/26 Polltogo: inkestak denbora errealean
Polltogo webgunea ren bitartez inkestak egin daitezke denbora errealean. Demagun hitzaldi bat edo eskola bat ematen ari zarela eta entzuleen iritziak ezagutu nahi dituzula. Aldez aurretik web bidez prestatua duzun edo orduantxe sakelako telefonoaren bidez presta dezakezun inkesta bati erantzuteko proposa diezaiekezu entzuleoi eta berehala erantzunak jaso.
2011/08/26 Marka-edukia (Brand-Content)
Gaur egun marka komertzialek, publizitate-mezuez aparte, aldizkariak, bideojokoak, film laburrak edo bideoak kaleratzen dituzte eta ez beti saltzen dituzten produktu edo zerbitzuekin zerikusi zuzena duten gaiez. Hori berez ez da gauza berri-berria ere. Aspaldi hasi ziren Black & Decker bat edo Reebok bat horrelako gauzak egiten, baina orain joera horrek sekulako garapena du, zenbait faktorek eraginda, bereziki digitalizazioak.
2011/08/20 Zer eskaintzen dute benetan "teknologia semantikoa" eskaintzen dutela diotenek?
Arropa edo altzariak bezala, hitz batzuk ere modan jartzen dira. Modan dagoena, berriz, jende askori liluragarria gertatzen zaio. Horixe ari da gertatzen gaur egun "semantiko" izenondoarekin. Asko dira teknologia semantikoa, web semantikoa, marketin semantikoa, etab. eskaintzen dutenak, baina kontuz ibili behar izaten da, zeren txakur guztiak ehiza-txakurrak ez diren bezala, "semantiko" izenondoa daramaten gauza guztiek ere ez dute berdin balio.
2011/08/13 Jared Diamond gizarteek zergatik egiten duten gainbehera aztertzen
Ondoko bideoak Jared Diamond-en hitzaldi bat jasotzen du. Nire ustez aztergaiak interes berezia du bizi ditugun egunetan. Krisialdiak badu zerikusirik mendebaldeko zibilizazioan eliteek duten jokabide harrapatzailearekin. Epe laburrean aberastegatik eta boterea lortzeagatik edozer egingo lukete: natura suntsitu, garatze bidean dauden gizarteen ondasunak lapurtu, espekulaziorik basatienaz egoera ekonomikoa kinka larrian jarri, etab.
2011/08/10 Euskal Herria eta euskaldunak Chronicling America-n
Chronicling America webgune bat da, AEBko National Digital Newspaper Program (NDNP) deritzon programak sortua, periodiko historikoak digitalizaturik eskaintzen dituena. Kongresuaren Liburutegiak garatzen eta mantentzen du NDNP. Oso informazio-iturri aberatsa da. Proba batzuk egin ditut euskaldunei eta Euskal Herriari buruzko informazioaren bila eta benetan gauza asko daude.
2011/08/04 Espresso Book Machineren ongaitzak eskarmentua dutenek diotenaren arabera
Rick Anderson liburuzaina, bi urtean Espresso Book Machine (EBM) bat erabili ostean, eskatu ahalako inprimaketako makina horren abantailez eta desabantailez mintzo zaigu The Scolarly Kitchen blogean. Han azaltzen duena laburbildurik ekarri dut hona. Hara zer dioen: Ez dago ezer beti dirudien bezain ona denik. EBMkbost minutu inguru behar ditu 300 orrialdeko liburu bat inprimatzeko, makina beroturik baldin badago, baina, hala ez badago, 45 minutu edo ordubete behar du kola urtzeko.
2011/07/28 Aurasma: errealitate areagotua ahurrean
Telefonoaren edo tabletaren kamera egunkari batean datorren argazki batera begira jarri, eta pantailan argazkiari dagokion gertakariari buruzko bideo bat ikusi. Magia? Bai zera! Aurasma deritzon aplikazio batek eskaintzen digun sorginkeria. Erresuma Batuko Cambridgen egoitza nagusia duen software-arloko Autonomy Corporation izeneko enpresak garatu du Aurasma. Konpainia horrek Cambridgeko Unibertsitatearen laborategietan jaiotako teknologiak baliatzen ditu bere produktuetan.
2011/07/24 NFC: Sakelakoez ordainketak egiteko sistema baino askoz gehiago
NFC: Near Field Communication NFC hari gabeko komunikazio-teknologia bat da, tresnak beren artean komunikatzeko. Irratifrekuentziazko identifikazioaren (RFID) aldaera bat da. RFID etiketek izaten duten antena kiribil horietako bat izaten dute tresnek eta tresna horiek bata bestetik 10 cm baino hurbilago jartzen badira, has daitezke informazioa trukatzen.
2011/07/21 Publizitate panel digitalak
Aspaldi ohitu ginen gure kaleetan paperezko publizitate-panel handiak ikusten. Orain arlo horretara ere iritsi da digitalizazioa. Horren ondorio nabari bat malgutasuna da. Orain arte iragarki bat astetan egoten zen ikusgai eta gero hurrengoa jartzen zuten, beste aste batzuk egoteko. Iragarki digitalak, ordea, alda daitezke nahi bezain sarri.
2011/07/20 Eskatu ahalako inprimaketan (Print-on-demand) diharduen zenbait enpresa
Paperean tirada txikiak egitea posible da gaur egun, baina non? Bilaketa batzuk egin ostean , ondoko helbideak bildu ditut. Ez dut iritzirik bakoitzaren kalitateaz, zerbitzuaz edo prezioez. Zerrendaren helburua zerbitzu hori eskaintzen duten enpresen bilaketa erraztea da soilik. Eskertuko nituzke iruzkinak. Ulzama Digital Pol. Ind. Areta, calle A-33.