Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/07/19 QR kodeak erabiltzeko gida
Zer dira QR kodeak? QR kodeak (Quick Response Codes) 2 dimentsioko barra-kodeak dira. Adibidez, honako hau: Zertako dira? Sakelako telefono eta beste tresna kameradunen bidez, horrelako kode bat aurkitzen den lekutik bertatik eta berehala, informazioren bat jasotzeko: produktu bati buruzkoa, norbaiten datu pertsonalak, etab. Nola funtzionatzen dute? Hasteko, sakelako telefonoak aplikazio egokia behar du, dela telefonoak berez dakarrena edo gero instalatua .
2011/07/14 Frantzian ez da gutxiengorik, frantsesak bakarrik
Slomedia.it webgunean eslovenieraz argitaratua eta, Google Translateren laguntzaz ingelesera itzuli ostean, euskaratua. Lelo horren pean aurkezten ditu Frantziak, Iraultzaz geroztik, legalki, kulturalki eta linguistikoki bere hiritarrak. Frantziak ez du aintzakotzat hartzen lurraldean historikoki presente dituen herri eta hizkuntzen aniztasuna. Probintzietako gutxiengoei, kopuruz garrantzitsuak izan arren, ez zaizkie Frantzian aitortzen oinarrizko eskubideak ere - errepideetako seinale elebidunak jartzea legearen kontrakoa da leku askotan.
2011/07/14 Irakurgai gomendagarria: El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo
Marc Roche kazetaria Le Monderen ekonomia arloko berriemailea izan da Londresen hogei urtez. Argitaratu berria da gaztelaniaz Deusto Edicionesen bere El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo. Ikus elkar.com-en fitxa osoa. AEBetan 2007an hasi zen subprime hipoteken krisialdian sekulako irabaziak izan ondoren, 2008ko irailean krisialdia larritu zenean, zalantzan jarri zen Goldman Sachs finantza-bankuaren bideragarritasuna, eta Lehman Brothers-ek, berriz, porrot egin zuen.
2011/07/13 Aldizkari espezializatuak paperetik digitalera pasatzeko zenbait aztergai
Badira aldizkari espezializatu batzuk milaka aleko tiradak izaten dituztenak, baina gehienek askoz tirada txikiagoak izaten dituzte. Azken hauetako asko liburutegietara banatzen dira bereziki eta, asko jota, mila bat harpidedun izaten dituzte. Alderdi ekonomikoa Gero eta aldizkari gehiago digital hutsak bihurtzen ari dira. Horretarako arrazoi nagusia kostuak murriztu nahia izaten da.
2011/07/11 iPad eta Android tabletetan edukiak argitaratzeko tresnak
Tabletetarako eta telefono aurreratuetarako argitaratzea laster ezinbestekoa izango dute argitaletxeek eta enpresek. Datozen urteetan ehunka milioi tableta erabiliko dira aldizkariak, egunkariak, liburuak, eskuliburuak, etab. irakurtzeko. Pixkanaka ari dira kaleratzen iPad eta Android tabletetan (eta paperean) edukiak argitaratzeko tresnak. Hona hemen horietako batzuk eta beren ezaugarriak: 1) WoodWing Plangintza-fasetik argitalpen-faseraino urratsak egiteko prestaturik dagoen tresna da: Plangintza.
2011/07/04 Bezero-esperientziaren kudeaketa
Antzina lehengaiak kontsumitzen ziren, adibidez artilea erosten zen puntuzko jertseak egiteko. Gero produktu landuak kontsumitzen ziren, egindako jertseak, esate baterako. Gaur egun esaten da kontsumitzaile batek egiten duena produktua edo zerbitzua eskuratzea baino gehiago dela, esperientzia bat dela. Organizazio batek eta bezero batek harremana duten une guztietan zehar duten interakzioa da bezero-esperientzia.
2011/06/30 Amaraunaren bilakaera irakaskuntzan
Dagoeneko hamarkada bat pasatxo igaro da Internet irakaskuntzan erabiltzen hasi zenetik. Denbora horretan gauza asko aldatu dira eta oraintxe bertan ere ari dira aldatzen: Interneterako konexioa orokortu egin da ikastetxeetan eta familietan Iturria: Eustat Konexio motak hezkuntza arloan EAEn (%tan) Modema RDSI ADSL 5,3 8,6 81,7 Iturria: Eustat Ia gazte guztiak Interneten erabiltzaileak dira EAEn 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 96,3k erabiltzen du Internet ( Iturria: Eustat) Lehen erabiltzaile gehienak ...
2011/06/29 Ez dira txantxetakoak LOPD urratzeagatik jartzen dituzten isunak
2011/06/28 Marta Recasens-en hitzaldia. Korreferentzia: Teoria, anotazioa, ebazpena eta ebaluazioa.
Gaur iritsi eta 30arte Marta Recasens Bartzelonako Unibertsitateko kidea izango dugu gure artean. Orain dela hilabete batzuk irakurri zuen tesiaz hitzaldia emango du GAUR 16'15tan. Tesiko zuzendariak Toni Martí eta Eduard Hovy izan ziren. Gaia: "Coreference: Theory, Annotation, Resolution and Evaluation" Tokia: 2.3 mintegia Hizlaria: Marta Recasens CLIC Centre de Llenguatge i Computació eta Bartzelonako Unibertsitate ko kidea Eguna: Ekainaren 28an Ordua: 16:15 P ragmatika konputazionala oraindik ohian basati landugabea dela esan ...
2011/06/27 Seigarren zentzumena, soinean eramateko teknologia
Honako bideo honek MITen garatu duten tresna bat erakusten digu. Soinean eraman daiteke eta proiektore baten bidez inguruan ditugun gauzekin interakzioan jardutea ahalbidetzen digu. Aukeratu Basque hizkuntzetan, euskarazko azpitituluak ikusi nahi badituzu.
2011/06/27 ePub 3.0 bihur liteke ebook aberastuetarako estandarra
Gaur egun ebooken irakurgailu dedikatuek nahiz tabletek onartzen duten formatu bat da ePub. Formatu horren historia 1999an hasi zen eta orduz geroztik zenbait bertsio izan ditu. Horrela, ePub 2.0 bertsioa 2007an kaleratu zuten eta ePub 2.01 bertsioa 2010eko irailean. Azken bertsioa ePub 3.0 deritzona, berriz, 2011ko maiatzaren 23an argitaratu zen.
2011/06/24 QR kodeak eta liburu aberastuak
Badakigu paperezko liburuek eta ebookek, bi motatakoek, dituztela abantailak eta desabantailak. Ideala litzateke bien abantailak izango lituzkeen produktu mota bat, ezta? Bada, hori badago dagoeneko, QR kodeei esker. QR kode honek ingelesezko Wikipediaren URLa dauka Bi dimentsioko kode grafiko hauek erabil daitezke paperezko liburuak eta sarean dauden edukiak lotzeko.
2011/06/23 Euskaldunen kontuak Kaliforniako prentsan (1846-1922)
Kaliforniako prentsaren bilduma (The California Digital Newspaper Collection) sarean kontsultagarri dago. Dagoeneko, 1846tik 1922ra bitarteko 400.000 orrialdetik gora daude bertan. Kalifornian garai horretan hainbat euskaldun bizi izan zela-eta, jakin-minak bultzaturik, "basque" kontsulta eginez zer agertzen den begiratu dut. Gauza interesgarri asko agertzen da: Artzain euskaldun batzuei epaileak kargu hartu ziela, artaldeak bazkatzea debekaturik zegoen oihan-erreserba batean beren artaldeak larratzeagatik.
2011/06/22 Orrialde-formatu finkoa ala moldakorra?
Orrialde-formatu finkoa duen dokumentu bat ez da moldatzen pantailaren tamainara. Ostera, orrialde-formatu moldakorra duen dokumentu bat desberdin ikusten da pantailaren tamainaren arabera. Formatu finkoa duen dokumentu bat pantaila txiki batean ikusi nahi bada, bitako bat: testua pantailaren zabalerara egokitzen bada, karaktereak txikiegiak izan daitezke irakurtzeko edo scroll-a erabili beharko dugu etengabe letra tamaina egokia ikusteko zoom-a hautatzen badugu.
2011/06/18 The Guardian eta The Observer edizio digitalei lehentasuna ematera doaz
Erresuma Batuko The Guardian eta The Observer egunkarien jabea den Guardian Media Group-ek iragarri du edizio digitalei lehentasuna emango diela, iaz 33 milioi liberako galerak izan zituela aitortzearekin batera. Estrategia berri horren bitartez, 2016rako taldea eduki digitaletatik lortzen dituen diru-sarrerak bikoizten saiatuko da, 100 milioi liberataraino, eta 25 milioi libera aurrezten, epe berean.
2011/06/16 Eduki digitalen lizentzia globalaren auzia Frantzian
Musikaren merkatua azpikoz gora jarrita dago mundu mailan. Oraintsu arte merkatu hori banaketa-euskarri fisikoetan oinarriturik zegoen. Antzina binilozko diskoetan egiten zen, ondoren kasetea etorri zen eta gero CDa. Merkatu horretan disko-etxe handiak ziren nagusi (Sony, EMI, etab.) eta eredu ekonomiko jakin batean oinarritzen ziren agente desberdinen arteko harremanak.
2011/06/16 Liburu digitalen prezioari buruzko lege frantsesa
Orain indarrean dagoen liburuaren Lang legeak, 1981ean atera zutenak, liburuaren publikoarentzako salmenta-prezioari mugak ezartzen dizkio, sektorea babesteko eta irakurketa sustatzeko asmoz. Frantzian saltzen den liburu berri batek argitaletxeak ezarritako prezio bakarra izan behar du eta prezio horrek liburuaren azalean inprimaturik agertu behar du. Liburu-dendak, gehienez ere, % 5eko beherapena egin dezake.
2011/06/11 Kontsulta-obrak eguneratzea euskarri digitalean
Eduki hau Sue Polanka-k idatzitako artikulu batetik harturiko ideiez moldatua da. Urtetan, kontsulta-obrak argitaratzen zituzten editorialek inprimaturiko tituluen edizio berriak ateratze zituzten. Bertsio digitalak eguneratzeak eta haietarako sarbidea kontrolatzeak hainbat arazo berri sortzen dituzte: Datu-baseak etengabe eguneratzea Sarean, edizio berriak ateratzea bazterturik geratzen ari da; horren ordez edizioak etengabe eguneratzera jotzen da.
2011/06/09 Liburu-dendaren arrakasta kudeaketan datza
Mike Shatzkin-ek ekainaren 7an argitarturiko artikulutik jasotako ideiak . Liburu-salmentaren gakoa — lehen, orain eta gero, online eta liburu-dendetan, paperezko liburuen kasuan eta digitalenean — kudeaketa da. Nola laguntzen dio libru-dendariak irakurleari eskura dituen irakurgai guztien artean hurrena irakurriko duena aukeratzen? Milioika baitaude. Dendan, kudeaketa hori apaletan zer jarriko den erabakitzen denean hasten da.
2011/06/08 Liburu baten marketin-kanpaina eraginkorra
Hemen aurkezten dudan esperientzia sare sozialak, emendiozko eduki digitalak eta sare bidezko lankidetzak baliatuz, arrakasta izan duen marketin-kanpaina bat da. Jacqui Small Erresuma Batuko argitaletxe bat da. Liburu irudidun ederrak argitaratzen ditu, interiorismo, sukaldaritza, lorezaintza eta beste jarduera batzuei buruzkoak. Argitaletxe horrek, 2011ko otsailean, Mich Turner’s Cake Masterclass titulua argitaratu zuen.