Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2011/04/11 Kobo maiatzean hasiko da saltzen Espainian bertako edukiak ebook formatuan
Egoitza nagusia Toronton duen e-booken eta irakurgailuen salmentan diharduen enpresa bat da Kobo . Gaur egun 2,2 milioi titulu eskaintzen ditu eta eReader izeneko irakurgailu bat. Nolanahi ere, beste tresna askotan ere (telefono aurreratuetan, tabletetan, ordenagailuetan) irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioak eskaintzen ditu doan. Gaur, Londresko Ferian, iragarri du Alemanian eta Espainian bertako edukiak salduko dituzten dendak irekiko dituela aurtengo maiatzean eta geroxeago beste hainbeste egingo duela Frantzian, Italian eta Herbehereetan.
2011/04/11 Europako batzordeak Hizkuntzen Industriaren berri ematen duen wegune bat jarri du
Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak tresna interaktibo bat jarri zuen, Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko, 2010eko azaroaren 18an. Hizkuntzen industrian diharduten enpresei, elkarteei eta gizabanakoei, eta estatistika-institutu ofizialei dei egin diete orain han datuak sar ditzaten. Horrek webgune hori informazio-iturri baliagarri bihurtuko du, hizkuntzen industriaz interesatzen den edonorentzat.
2011/04/07 4th Language and Technology Conference-ko txostenak doan jaisteko
Zygmunt Vetulani, “Human Language Technology. Challenges for Computer Science and Linguistics” Springer | 2011 | ISBN: 364220094X | 597 orrialde | PDF | 8,1 MB Liburu horretan bildu dituzte, Poloniako Poznan-en, 2009ko azaroan, 4th Language and Technology Conference: Challenges for Computer Science and Linguistics, LTC 2009, izenburupean egin zen kongresuko txostenak.
2011/04/06 Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian
Astelehenean banatu ziren Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskaltzaindiak berak eta EHUk antolatzen dute saria. EHUko Ixa taldeko kidea den Maite Oronoz Antxordoki-k irabazi du Ikasketa Teknikoen jakintza-arloko saria. Maitek bere doktore-tesian hainbat errore sintaktiko detektatzeko sistemak garatu ditu. ZORIONAK Maiteri! Zorionak zuzendariei! (Arantza Diaz de Ilarraza eta Koldo Gojenola)! Tesi horren berri ikus dezakezu blog honetan lehengo urteko berri batean .
2011/03/29 Facebook questions, bezeroen iritziak ezagutzeko tresna
Galderak egitea eta jarraitzaileen erantzunak laster jasotzea ahalbidetzen du Facebook Questions zerbitzuak. Zure Facebook-en Questions erabilgarri edukitzeko, lehenik eta behin Kontuaren ezarpenetan hizkuntza = ingelesa aukeratu (oraingoz behintzat) eta http://www.facebook.com/questions orrira joan behar duzu. Han Get Questions botoia sakatu. Hori eginez gero,galderak egiteko aukera izango duzu.
2011/03/29 Facebook questions, bezeroen iritziak ezagutzeko tresna
Galderak egitea eta jarraitzaileen erantzunak laster jasotzea ahalbidetzen du Facebook Questions zerbitzuak. Zure Facebook-en Questions erabilgarri edukitzeko, lehenik eta behin Kontuaren ezarpenetan hizkuntza = ingelesa aukeratu (oraingoz behintzat) eta http://www.facebook.com/questions orrira joan behar duzu. Han Get Questions botoia sakatu. Hori eginez gero,galderak egiteko aukera izango duzu.
2011/03/24 e-book-en etorkizunari buruzko txostena Londresko Book & Consumers konferentzian
Atzo, martxoak 23, Publishing Technology enpresak eskaturik argitalpenen garapenaz eta etorkizunaz egin duten ikerlan baten aurkezpena egin zuten Londresko Books & Consumers konferentzian. Publishing Technology plc Erresuma Batuko enpresa bat da, argitaratzaileei informazio-teknologia eta zerbitzuak eskaintzen dizkiena. Ikerlan horren ondorioz egin duten txostenak dioenez, Erresuma Batuko argitaletxeek aurreikusten dute 2012an iritsiko dela e-book-en gorakada nabarmena.
2011/03/17 Bilaketaz haruntzago: ezagutza biomedikoa lortzen hizkuntzaren prozesaketaren bidez (Karin Verspoor, 2011/03/18)
Gaia: "Beyond Search: enabling biomedical knowledge discovery through natural language processing" "Bilaketaz haruntzago: ezagutza biomedikoa lortzen hizkuntzaren prozesaketaren bidez" Hizlaria: Karin Verspoor Research Assistant Professor Professor Larry Hunter 's research lab, Center for Computational Pharmacology , University of Colorado Denver Tokia: Informatika Fakultateko 3.1 mintegia Eguna: Urtarrilaren 18a Ordua: 15:30
2011/03/16 Alemanian liburu-dendak eraldatzen ari dira
Alemaniako bigarren liburu-denda kate handienak, Thalia-k, 2010eko azken hiruhilekoan % 7,2ko hazkundea izan du salmentetan, sektore osoak % 4,8ko jaitsiera izan duen denbora berean. Thaliaren hazkundearen gakoa, neurri handi batean, Interneten duen buch.de dendari zor zaio. Thaliak Alemanian dituen 232 denda fisikoek salmenten % 1,4 galdu dute 2010ean.
2011/03/15 Nola doa e-book-en merkatua munduan zehar?
Otsailean, Argitaletxeen Nazioarteko Elkarteak bere agintaritzako kideei eskatu zien lau galderari erantzuteko, ebook-en merkatuak beren herrialdeetan duen bilakaeraz. Behean irakur daitezkeen datuak erantzun horietatik ateratakoak dira. datu horiek erakusten dutenez, herrialdetik herrialdera desberdintasunak badira hazkunde-tasaren aldetik, baina argitaletxeek aurkitzen dituzten arazoak antzekoak dira. FRANTZIA E-book-en merkatua: salmenta guztien % 0.5, hau da 13 milioi € 2009an.
2011/03/14 Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian
Europako Batzordeak enpresa txiki eta ertainei (ETT) nazioarteko jardueretan lagundu nahi die. Batzuetan ETTek izaten dituzte ideia interesgarriak, ezin izaten dituztenak gauzatu, horretarako datu-iturri edo tresna espezializatu, lortzen eta mantentzen garestiak, eskura izan beharko lituzketelako. Arlo batzuetan, datuak biltzea, partekatzea eta berrerabiltzea are konplikatuagoa da Europako hizkuntza askotan.
2011/03/09 Sauver ma langue. Dokumentala
Normal 0 21 Europan 200 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Strasbourg-en bere egoitza duen Europako Kontseiluak , 1992an, erabilera urriko hizkuntzen aldeko gutun bat onartu zuen, gero Europar Batasunaren estatu kideen ia erdiek berretsi zutena. Gutun horren bidez, estatu sinatzaileek hitza eman zuten erabilera urriko hizkuntzak ikasteko erraztasunak emango zituztela, eta baita hezkuntzan, kulturan, komunikabideetan eta justizian presentzia izan zezaten ere.
2011/03/01 Hiru berri OPENMT2 proiektuan: Labaka, Marquez eta Wikipedia
Hiru berri dakartzagu OPENMT-2 proiektutik (2010-2012): Gorka Labaka-ren tesiaren ondorioak Tesi honetan euskararako itzulpen automatikoa estatistikoa aztertu du Gorkak; edo zehatzago esanda: nola erabili ezagutza morfologikoa eta sintaktikoa itzulpenaren emaitzak hobetze-aldera. EUSMT: Incorporating Linguistic Information to Statistical Machine Translation for Basque Inguruko erdaretatik euskarara itzultzea ez da lan erraza, ez eskuz, ez automatikoki: Euskararen morfologia oso aberatsa da.
2011/02/24 Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte
Iñaki Alegria izan da Ixa taldearen ordezkaria Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada -k ( CLA ) aurten antolatu duen XII Simposium -ean. 10 orduko ikastaro bat eman du Iñakik morfologiako tresnak erraz inplementatzeko oso baliagarria den Foma tresnaz Oraintxe bete berri ditu Centro de Lingüística Aplicada horrek 40 urte.
2011/02/15 Hitzaldia: Modaltasuna eta ukapena hizkuntzaren prozesaketan (Roser Morante, 2011/02/23)
Gaia: "Modaltasuna eta ukapena hizkuntzaren prozesaketan: oraingo joerak eta etorkizuneko norabideak" "Modality and negation in natural language processing: current trends and future directions" Hizlaria: Roser Morante Ikertzailea BIOGRAPH proiektuan ( Walter Daelemans -en taldearena) CLiPS -Computational Linguistics research group University of Antwerp , Tokia: Informatika Fakultateko Batzar Aretoa Eguna: Otsailaren 23 Ordua: 16:00 Kokapena: Hizkuntza-teknologiako zenbait aplikazio berritan saiatzen da testuak ulertzen: iritzi-azterketa (nola hitz egiten da testuan? positiboan edo negatiboan?), sentimendu-analisia ...
2011/02/04 Europar proiektu berri bat martxan: PATHS
Urtarrilean abiatu berri den PATHS (Personalised Access To cultural Heritage Spaces, 2011-2013) proiektu europarrean dihardu IXA taldeak. Beste 5 partaiderekin batera arituko da lanean hurrengo 3 urteetan. Europako Batzordeak finantzatutako proiektu honetan helburua, Europeana liburutegi digitalaren erabilera hobetzen laguntzea da, "ICT-2009.4.1: Digital Libraries and Digital Preservation" ataleko helburuen barruan.
2011/01/13 Hitzaldiak: Semantika eta pragmatika konputazionala (R. Delmonte, 2011-I-17)
Gaia: "Computational Semantics and Pragmatics" Hizlaria: Rodolfo Delmonte , Università Ca' Foscari , Venice, Italy. Tokia: Informatika Fakultateko Batzar Aretoa Egunak: Urtarrilaren 17a eta 18a Ordua: 16:00 - 19:30 (ordu erdiko atsedena egongo da) Laburpena: These two sessions cover some of the most important aspects of Computational Semantics and Pragmatics including: Lexical Representations and Argument Structure Parsing with constituency or dependency structure Co-reference resolution Underspecified arguments Argumentative structure, subjectivity, factuality and sentiment ...
2011/01/12 Liburu digitalen etorkizuna Price Waterhouse Coopers-en arabera
Price Waterhouse Coopers aholkularitza-enpresak Turning the Page. The Future of eBooks liburua eskuragarri jarri du bere webgunean. Liburu horren laburpena dakargu hona euskaraz, irakurleari liburuan murgiltzeko interesa piztuko diolakoan. Badirudi argitalpen digitala masa kritikoa lortzen ari dela. Kontsumitzaile gehienek badakite gutxi gorabehera zer diren liburu digitalak eta irakurgailu elektronikoak, medioek egiten dieten lekuari esker, eta baita aurtengo liburu-azoka nagusiei buruz urtean zehar eman duten informazioari esker ere.
2011/01/12 Bi Android Honeycomb tableten konparazioa
 Tableta Motorola Xoom ASUS MeMo Sistema eragilea Android 3.0 Android 3.0 Prozesadorea Nvidia Tegra 2: Dual Core 1Ghz Qualcomm 1.2 GHz Pantaila 10.1” 7” Bereizmena 1280x800 1024x600 Memoria 32 GB 16/32/64 GB RAM memoria 1 GB ezezaguna Bideo grabazioa 1080p 1080p Camera 5MP atzekoak 2MP aurrekoak 5 MP atzekoak 1.2 aurrekoak Bateriaren iraupena 10 ordu ezezaguna Weight 0,8 kg 0,4 kg
2011/01/04 Haurrentzako egunkariek Frantzian sekulako arrakasta dute
Frantzian bada enpresa-talde bat, Play Bac izenekoa, arrakasta handiz haurrentzako egunkariak argitaratzen dituena. Hezkuntzarako materialak oro har argitaratzeko sortu zuten hiru adiskidek 1985ean. 2010ean enpresa-talde horrek 35 milioi euro fakturatu ditu eta 100 langile izan ditu. Helburutzat duten publikoa 0-18 urte artekoa da. 1985ean batxilergorako galdera-erantzunezko joko bat asmatu zuten, Play Bac izenekoa.