Albisteak

Alberto Gorroñogoitia: “Mondragon Lingua eta Alecop enpresen arteko fusioa elkarlanaren adibide bikaina da”

2022/06/09

Urte eta erdiko prozesuaren ondoren, joan den maiatzaren 31ean, Mondragon Lingua eta Alecopeko Batzar Nagusiek gehiengo zabalarekin onartu zuten bi kooperatibek bat egitea.

Orai adimen artifizialeko langune berria aurkeztu du Elhuyarrek industria eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen laguntzeko

2022/05/30

Elhuyarrek sustatutako marka berriak 20 urteko esperientzia, lantalde gaitua eta kidetza-sarea du atzean.

Euskalgintzako erakundeek kontziliazioaren alde egindako ahalegina nabarmendu du ikerketa batek

2022/05/26

Baimen eta lizentziei dagokionez, legeak ezartzen dituen gutxienekoak asko hobetu dituzte euskalgintzako erakundeek.

Langune Badalaben Deliberazio Foroaren lehen topaketan

2022/05/02

Topaketa Arantzazulaben garatu zen eta ingurune digitala eta euskararen aldeko gogoetak egin ziren.

GAIAn integratzeko elkarrizketetan ari da LANGUNE

2022/04/11

Bateratze prozesua abiatzea bi elkarteentzako aberasgarria izango dela aurreikusten du LANGUNEK.

2022rako egitasmo eta lan ildoak

2022/04/11

LANGUNEK eta sektoreko erakundeek ibilbide berri bati ekin diote 2021-2024 eperako landutako estrategia planarekin

LANGUNEK kultur ekitaldien eleaniztasuna errazteko zerbitzua martxan jartzeko prototipoa sortu du

2022/04/07

Aplikazioak ekitaldien antolatzaileei aukera desberdinak eskaini nahi dizkie tresna bateratu baten bitartez: Zuzeneko streaming-eko azpitituluak; hitzaldi eta prentsaurrekoetan grabatutako bideoen transkribapenak eta itzulpenak; etab.

KSI TEK programak hartu dio txanda KSI berritzaile programari: kultura eta sormen industrien digitalizazioa bultzatzeko diru-laguntzak izango dira

2021/04/07

Martxoaren 1etik apirilaren 30era bitartean eskabideak aurkezteko epea zabalik dago Sektorearen lehiakortasuna hobetzea eta produktu zein zerbitzu-berritzaileak garatzeko espazio berriak sortzea da helburua

Gipuzkoan Euskararen eragin ekonomikoa handitzeko lan-saioa egingo du Langunek Euskalgintzako eragileekin batera

2021/02/22

Gipuzkoan Euskararen eragin ekonomikoa handitzeko aurrera begirako lan-lerroen proposamena landuko du Langunek Euskalgintzako eragileekin batera. Data: Martxoak 18 Lekua: Tabakalera Ordua: 09:00etan

Euskarabildua jardunaldiak datuen zaintza eta pandemiak eragindako egoeran teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide

2020/10/27

Urriaren 29an izango da Donostiako San Telmo Museotik eta online bidez jarraitu ahalko da azkenean. “Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?” da aurtengo edizioaren izenburua. Bere momentuan modu presentzialean burutzeko intentzioa bazegoen ere egoerak eraman du aldaketara. Jardunaldia bere osotasunean eskaintzeko helburuarekin, izena eman dutenei egunean bertan banatuko zen karpeta eta jardunaldiaren material osagarria etxean jasotzeko aukera emango zaie eta material honetan egongo dira ikusgai laguntzaileak.

Ekitaldi kulturalen hizkuntza kudeaketak Kultura Ministerioko diru laguntza lortu du

2020/10/20

Langunetik ekitaldi kulturalen hizkuntza kudeaketa hobetzeko garatzen ari den proiektuak Kultura Ministerioko modernizaziorako diru laguntza lortu du.

Lacunzak eta Mondragon Linguak KSI Berritzaile programan parte hartuko dute

2020/09/24

KSI Berritzaile programaren barruan proiektu bat aurkeztu dute Lacunzak eta Mondragon Linguak Vicomtech-ekin batera lantzeko. LANGUNEko hiru kideak, online kurtsoak hobetuko dituen sistema bat jarri nahi dute martxan.

Ekitaldi kulturaletako hizkuntza kudeaketa ikertu eta hobetzeko erantzun berritzaileak

2020/09/01

Langunek ekitaldi kulturaletako hizkuntza kudeaketa ikertu eta hobetzeko erantzun berritzaileak eskainiko ditu. Euskal Herria oso aberatsa da ekitaldi kulturaletan, gizarte eleanitza izanik, ekitaldi hauek hizkuntza kudeaketa indartsu bat behar dute, eta beraien aurrekontuaren zati handi bat alor horretara dago zuzenduta.

Gipuzkoako barne-produktu gordinaren % 5,34 dago euskararekin lotuta, eta EAEko % 4,59

2020/03/16

Sektore produktibo gisa euskarak termino ekonomikoetan duen balioa kuantifikatu du Langunek, lurraldeko ekonomian zer pisu duen jakiteko. Gipuzkoan euskarak duen eragin ekonomikoa eta hizkuntzen industriak EAEn duen egoera aztertu dituen txostenaren emaitzak ezagutzera eman dituzte Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz gunean, lurraldeko Euskararen Foroak legealdi honetan egindako lehen bilkura probestuz. 2020/02/13 da benetako argitaratzen data

KSI BERRITZAILE PROGRAMAREN 2020ko EDIZIOA ABIAN DA

2020/02/24

KSI BERRITZAILE 2020 programaren deialdia dagoeneko irekita dago, aurten ere Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen egitasmoaren hirugarren edizioa hain zuzen. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, Tecnalia eta Vicomtechen eskutik; antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza, Euskalitekek bultzatuta; eta enpresen finantza-gaikuntza Elkargiren eskutik.

Mintegia (abenduak 10): Hizkuntza teknologien aplikazioa RIS3an

2019/12/02

Tokia: Innobasque (Bizkaiko Parke Teknologikoa, Laida Bidea 203. Eguna: Abenduak 10 (goiza). Antolatzailea: Langune.

Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko XXXV. Biltzarra

2019/07/15

Irailaren 24tik 27ra bitartean, Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko XXXV. Biltzarra egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab eta Ixa ikerketa-taldeek antolatuta, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da.

Quebec-Euskadi: kultur lankidetza topaketak

2019/04/30

Prest zaude Kanadari buruzko sakoneko murgiltze baterako?, Ikus-entzunezko eta herrialde hartako ikusentzunezko eta hizkuntzen joerak eta aukerak zeintzuk diren jakin nahi duzu?, gainera, Kanadako ikus-entzunezko produktoreak edota erakundeak zein hizkuntza garrantzitsuenen industrian aritzen direnak zu ezagutzea nahi duzu lankidetza-akordioak egiteko?

Langune Eusko Legebiltzarreko Ekonomia Garapen eta Azpiegituren Batzordean

2019/02/26

Ritxi Lizartzak eta Imanol Urbietak, Languneko Zuzendaritza Batzordeko kideak, bertan parte hartu dute

LANGUNEK IKERLAN BAT EGINGO DU HIZKUNTZA INDUSTRIEN EZAUGARRI SEKTORIALAK ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK EZAGUTZEKO

2019/02/15

Azterlanak hizkuntzaren industrien sektoreko enpresa, entitate eta profesionalak, eta hizkuntzarekin lotutako beste sektore batzuk barne hartuko ditu

Modela, Adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko iraultzailea eskuragarri

2018/12/11

Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onenak. Tresna azkarra eta erabilerraza da, lau euskal zentro teknologikoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza. Euskara zabaltzeko aukera emango du, eta Euskal Herriko enpresen eleaniztasunean eragingo du.

Fabrikazio Aurreratua eta Hizkuntzen Teknologiak jardunaldia

2018/10/05

Industria 4.0 hitz egiten duten pertsonen esku dago. Enpresetan teknologiak eta produktuak garatzen dira Euskal Herrian eta munduan erabiltzeko; garatzaileen hizkuntzak eta erabiltzaileen hizkuntzak kontutan hartu behar dira produkzio prozesuetan, azken emaitzak dugun gizarte eleanitzean ahalik eta era naturalean txertatzeko. Langunek antolatu duen jardunaldian hizkuntza anitzaren produkzio garai honetan enpresak saiatzen ari diren metodologiak eta bideak partekatuko dituzte.

KSI BERRITZAILE: aurkezpena eta aldaketak

2017/10/23

Euskaliten eskutik etorri zaizkigu aldaketak epean eta enpresa tipologian

KSI BERRITZAILE programa

2017/10/02

Eusko Jaurlaritzak KSI BERRITZAILE programa jarri du martxan kultur eta sormen industria sektorea bultzatzeko, zeinaren barnean dagoen baita ere hizkuntzaren industria.

Tecnoling eta SEPLN 2017 eztabaida-jardunaldia

2017/09/05

Murtzian izango da aurten. Topaketak Espainiako Lengoaia naturalaren prozesamendurako elkartearen XXXIII. Biltzarrarekin bat egingo du (SEPLN), baita horren markoan kokatuta egongo den hizkuntza-aplikazioen inguruko eztabaidarako jardunaldian.

Trinity CertTESOL

2017/06/08

Lortu ingeleseko irakasle-ziurtagiria eta lan egin munduko edozein lekutan.

Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz

2017/05/25

Itzulpengintzari eta espezializazioari buruzko bi eguneko ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan.

Itzulpengintza automatiko neuronala

2017/05/19

Ikerketa-jardunaldi irekia Kyunghyun Cho adituarekin

Irakasleentzako doako tailerrak, CLIL metodologiaz

2017/02/20

Berritzeguneek, UKEDArekin batera, metodologia ezagutzeko doako tailerrak eskaini ditu hiru hiriburutan