Egin zaitez bazkide

Hizkuntzen industriaren inguruan diharduen eragile bat bazara eta jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badituzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Hiru bazkide mota daude Langune elkartean: Enpresa, Enpresa taldea eta Elkartea/Erakundea:

Enpresa

Hizkuntzen Industriaren Elkarteko azpisektoreetako enpresak dira arlo honetako partaideak. Batzordeen bidez, zuzendaritza taldeak jorratu beharreko jardunbideak eta proiektu estrategikoak harilkatzen dituzte. Elkarteak eskaintzen dituen programen eta eskubideen onuradun zuzenak dira.

Ezaugarriak:

Enpresa taldea

Bazkide arrunteko profila duten enpresek osatutako taldea; elkarlotuak behar dute izan (batzuk besteen mendeko) eta norabide zein helburu aldetik bat egin behar dute. Bazkide arruntaren onurak dituzte.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntzen Industriako azpisektoreren bateko partaide dira.
  • Enpresaren egoitza nagusia Euskal Herrian kokatuta dago.
  • Enpresa nagusiak edo taldeak parte du besteen kapitaletan.

Elkartea / Erakundea

Unibertsitateek, administrazioek, erakunde publikoek zein pribatuek, beste clusterrek eta sektorearekin zerikusia duten beste enpresak eta erakundeek osa dezakete zehaztasun handiagoa beharko duen multzo hau. Zerikusia izan behar dute Elkartearen helburuekin. Elkartearen programen eta zerbitzuen onuradunak dira.