Erronka estrategikoak
Aurreko plan estrategikoari jarraituz, komite desberdinetan antolatuta, elkarlanaren bitartez honako erronka hauei erantzuna eman nahi izan zaie proiektu zehatzen bitartez:
Langune sortzen eta garatzen
- Langune eta hizkuntzen industriarentzat ikusgarritasun eta onarpen handiagoa lortzea
- Sektorearen eta Languneko bazkideen fakturazioa handitzea, 2017rako beharrezkoa den masa kritikoa lortze aldera
Auzolana eta lehiakortasuna
- Sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatzea, elkarren artean, euskal industriarekin eta nazioarteko beste eragile batzuekin
- Sektorearen eta sektorea osatzen duten eragileen lehiakortasuna handitzea
Nazioartekotzea
- Hizkuntzaren industrien nazioartekotzea sustatzea eta era berean, euskal ekonomiaren nazioartekotzean laguntzea.
Garapen teknologikoa eta berrikuntza
- Hizkuntzen industriari lotutako garapen teknologikoa bultzatzea eta garapen teknologiko hori merkaturatzea.
- Berrikuntza teknologikoaz bestelako berrikuntza bideratzea, besteak beste, lehiakortasun maila areagotzeko egiten diren ekintzetatik eta nazioartean aritzeak dakarren ikusmira zabalago batetik abiatuta.