Bisioa

Hizkuntzen industriaren sektoreak ezaugarri hauek eskuratzea da Languneren bisioa:

  • Nazioarteko erreferentzia izatea
  • Euskal Herrian duen garrantzi estrategikoagatik aitortzea
  • Euskal ekonomiaren nazioartekotze-prozesuen bideratzaile izatea
  • Jakintzan oinarritutako ekonomiaren motor gisa jardutea
  • Garapen ekonomikoaren eta gizarte ongizatearen sortzailea izatea

Mundu mailan garrantzi handia hartzen ari da sektore hori, batez ere globalizazioaren eta teknologia berrien eraginez. Euskal Herrian, azken bi hamarkadetan zehar, arlo horretan lanean ari diren ikerketa-taldeak, enpresak eta erakundeak sortu dira.

Bai globalizazio eta baita teknologiak markaturiko aldaketaren aro honetan zabaltzen zaizkigun aukera eta erronka handiei aurre egiteko, beste zenbait sektoretan egin den bezala, egituratu eta sektorearen balio katearen maila desberdinetan dihardugun eragileok elkartuta erantzuteko asmoz dihardugu lanean.

Azaleratzen ari den sektore honetan masa kritikoa eta bideragarritasuna lortzeko.

  • Sektoreko eragile bultzatzaileak dinamizatzeko eta elkarlana sustatzeko
  • Beste eragile batzuk erakartzeko, orain arte proiektuan parte hartu ez badute ere, interesa izan dezaketelako eta garrantzitsuak izan daitezkeelako
  • Ahaleginak ez biderkatzeko eta sinergiak lortzeko, Europan hizkuntzen industrian erreferentzia izango den sektore bat garatzeko
  • Sektoreak identifikatutako erronkak eta proiektuak gidatzeko eta gauzatzeko
  • Sektorearen, beste sektore batzuen eta Administrazioaren arteko koordinazio lanak egiteko