LANGUNEk lankidetza-hitzarmena sinatu du ANETI Itzulpen eta Interpretazio Enpresen Elkarte Nazionalarekin

2023/03/09

Arancha Caballero: "Dagoeneko proiektu ezberdinak ikusten ditugu non ANETIko bazkideek lagundu dezaketen".

Card image cap

“ANETIk eta LANGUNEk harreman bikaina izan dute beti, eta garrantzitsua da LANGUNEko bazkideentzat ANETI bezalako elkarte bat izatea, baita bere bazkideentzat ere, nazio mailan sektorearentzat interesgarriak diren proiektuetan lagundu ahal izateko” azaldu du Lohitzune Txarolak, LANGUNEko zuzendariak.
 
ANETI 2006an sortu zen, eta, gaur egun, tamaina eta ezaugarri askotako 60 enpresa biltzen ditu, itzulpengintzako eta/edo interpretazioko zerbitzu espezializatuak ematen dituztenak, Espainiako ia autonomia-erkidego guztietan daudenak. Horrenbestez, Espainiako itzulpengintzako eta interpretazioko enpresen elkarte nagusia da.
 
 “LANGUNE erreferente bat da hizkuntzaren industriarako; asko ikas dezakegu bere ekimenetatik eta dagoeneko proiektu ezberdinak ikusten ditugu non ANETIko bazkideek lagundu dezaketen, hizkuntza naturalaren prozesamenduan bezala”, esan du Arancha Caballerok, ANETIko lehendakariak.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.