Lacunzak eta Mondragon Linguak KSI Berritzaile programan parte hartuko dute

2020/09/24

KSI Berritzaile programaren barruan proiektu bat aurkeztu dute Lacunzak eta Mondragon Linguak Vicomtech-ekin batera lantzeko. LANGUNEko hiru kideak, online kurtsoak hobetuko dituen sistema bat jarri nahi dute martxan.

Card image cap

Gaur egun bizi dugun egoera ikusirik, oso garrantzitsua da online kurtsoak hobetzea eta sektoreko akademiak lehiakorrak izatea, eta hori da proiektu honen helburua nagusia. Hizkuntzak ikasteko orduan, gailu mugikorretarako sarbidea duten pertsonak ez dira akademia fisiko batera joaten, eskolak modu elektronikoan egiten baitituzte. Onartu behar da hizkuntzek teknologiarekin eboluzionatzen dutela. Gaur egun, doako online eskolak, hizkuntza-aplikazioak eta ikasgaiak daude Youtuben.

Bestalde, Adimen Artifiziala era guztietako merkatuetan eragiten ari da, eta oso tresna garrantzitsua izan daiteke pertsonentzat hizkuntzak ikasteko. Hizkuntzak ikasteko teknologietan egin diren berrikuntzek aukera ematen dute pertsona batek ikasi behar duena ikasteko ariketa egokienak detektatzea. Aitzindarietako bat Khan Academy da, matematika ikastera bideratuta dagoen arren. Bestalde, pertsona batzuek nahiago dute programa egituratu bat; beste batzuek, berriz, nahiago dute hizkuntza menderatzeko beren bide propioa garatu. Lingua.ly edo Bliubliu bezalako aplikazioek edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen dute.

Proiektuaren helburua hizkuntzen ikaskuntzan Adimen Artifizialeko (AA) teknologiak ezartzearen bideragarritasuna aztertzea da. Garatuko den mock-up-ak honako gai hauekin lotutako elementu teknologikoak izango ditu:

  • Ikasleen beharretara egokitzea. AA-k ikasleei, haien interesei eta gaitasunei buruzko datuak biltzea ahalbidetuko du, hezkuntza pertsonalizatua ahalbidetzeko.
  • Bat-bateko feedbacka. AA-k aukera emango du azterketak berehala pertsonalizatzeko eta ebaluatzeko, ikasleek euren akatsak zuzentzeko eta hobetzeko.
  • Irakaslearen rola birdefinitzea. AA-k irakasleen zeregin errepikakorrak egiten lagunduko du, ikasleentzat kontseilari bihur daitezen eta datuen analista bihurtuz.

COVID 19aren ondorioz bizi dugun egoeran, oso garrantzitsua da online kurtsoak ikasle bakoitzaren beharrei egokitzea, eta etxetik klaseak jasotzea erraztea. Horregatik, oso garrantzitsuak izango dira proiektu honen emaitzak.

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.