Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz

2017/05/25

Itzulpengintzari eta espezializazioari buruzko bi eguneko ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan.

Itzulpengintzari eta espezializazioari buruzko bi eguneko ikastaroa antolatu du EIZIEk EHUren Uda Ikastaroetan, Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Sailarekin elkarlanean, eta Ane López eta Josu Barambonesen zuzendaritzapean.

 
Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean izango da, Donostiako Miramar Jauregian, egun osoz.
 

Euskaraz lan egiten dugun hizkuntza arloko profesionalen zenbait espezializazio eremu aztertuko ditugu, hainbat ikuspegitatik: aukerak, beharrak, oztopoak eta erronkak; nondik gatozen, non gauden eta nora goazen.

Kazetaritza, publizitatea, bideo-jokoak, zientzia, interpretazioa, azpidazketa, terminologia berezitua eta esparru espezializatuen hizkuntza kudeaketa landuko ditugu.

 

Programari eta hizlariei buruzko informazioa eta izen ematea, hemen.

 

Albiste erlazionatuak

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.