Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra

2011/05/23

Hizkuntza ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzeko helburua du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) Master ofizialak.

Master ofiziala da, Europa osoan baliagarria dena, eta Doktorego-tesia egiteko aukera eskaintzen duena. Proiektua Europako unibertsitateetan eta enpresetan egiteko aukera dago eta irtenbide profesional handiko titulazioa da, izan ere Interneten erabilera masiboak areagotu egin du hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra.

  • Masterra honako hauei zuzendua dago:
  • Filologo eta hizkuntzalariak
  • Informatikako eta Telekomunikazioetako ingeniariak
  • Bestelakoak: unibertsitateko graduatua izatea nahikoa da, interesa/esperientzia edukiz gero.

Programan honako hauek sartzen dira:

  • estuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak)
  • Informazioren bilaketa eta eskurapena
  • Itzulpen automatikoa
  • Lengoaia naturaleko interfazeak
  • Hizketaren tratamendua

Iraupena ikasturte batekoa da, baina bi edo hiru ikasturtetan egin ahal izango da profesionalek ere aukera izan dezaten. Informazio gehiagorako, http://ixa.si.ehu.es/master.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.