Langune eta bere bazkideak BDCC Ostegunetan

2023/12/01

Euskal KSIetan euskara sustatzeko bide berritzaileak aztertu ziren azaroaren 23an egindako BDCC Ostegun saioan.

Card image cap

LANGUNE, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta LANGUNEko bazkide diren hizkuntza teknologietan aitzindariak diren enpresen lankidetzari esker, euskal KSIetan euskara sustatzeko bide berritzaileak aztertu ziren azaroaren 23an egindako BDCC Ostegun saioan.

Hitz Zentroko Mikel Iruskietak Euskara eta ikerketarako teknologia berrien garapenari buruzko hitzaldia eman zuen.
 
Ondoren, Eli Pombok iametzak Nextcloud bulego birtualean hizkuntza teknologiak nola txertatzen ari dituen azaldu zuen: "Bezeroek modu digitalean lan egiteko euren beharretara moldagarriak diren sistemak eskatzen dituzte. Askok  hizkuntza aniztasuna kudeatzea beharrezkoa ikusten dute. Horregatik erabaki genuen Iametzan Nextcloud software librean hizkuntza teknologiak txertatzea. Une honetan dokumentuen itzulpen automatikoarekin eta etiketatze sistema automatizatuekin lanean ari gara".

Orai NLPko Josu Aztiriak adimen artifizialak eta zehazki  hizkuntza-naturalaren prozesamenduak KSIen lehiakortausna eta eraldeta  digitalerako dituzten aukerak eta potentzialitatea azaldu zituen kasu  praktiko eta errealen bidez. Horretarako, hedabideen, ikus-entzunezko eta komunikazio alorreko  enpresen kasu eta aplikazioak azaldu zituen. Eta teknologiaren artearen egoera nola dagoen ikusirik, laster  zer egin daitekeen ere erakutsi zuen.

Azkenik, Vicomtech-eko Arantza del Pozok eta UZEIko Imanol Urbietak makina industrialekin ahots bidezko interakzioa errazteko egiten ari  diren lanak azaldu zituzten, eta teknologia hori kultura- eta  sormen-industrien sektorera estrapolatuko zuten, zenbait aplikazio  adibide praktikoekin. 

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.