- https://www.langune.eus/eu/agenda/elkarrizketaren-bidezko-informazio-sistemaren-ekosistema-euskadin-jardunaldia-iwsds-2025-the-15th-international-workshop-on-spoken-dialogue-systems-technology-biltzarraren-esparruan
- "Elkarrizketarako IAren ekosistema Euskadin" jardunaldia
- 2025-05-28T15:00:00+02:00
- 2025-05-28T16:15:00+02:00
"Elkarrizketarako IAren ekosistema Euskadin" jardunaldia
- 2025-05-28T15:00:00+02:00 2025-05-28T15:00:00+02:00 - 2025-05-28T16:15:00+02:00 2025-05-28T16:15:00+02:00
IWSDS 2025-The 15th International Workshop on Spoken Dialogue Systems Technology nazioarteko biltzar bat da, eta erreferentziazko biltzarra da ahozko elkarrizketa-sistemen arloan. Adituak, ikertzaileak eta profesionalak elkartuko dira, lengoaia naturalaren prozesamenduari aplikatutako adimen artifizialaren, giza interakzioaren eta elkarrizketarako robotikaren azken aurrerapenak partekatzeko.
Ekitaldi horretan, GAIAk, UPV/EHUrekin eta Vicomtechekin lankidetzan, eta BAIC eta Trebe Language Technologies-en eskutik, "Elkarrizketarako IAren ekosistema Euskadin" jardunaldian parte hartzera animatzen zaituzte. Jardunaldia Bizkaia Aretoan izango da (Mitxelena Auditorioan), maiatzaren 28an, 15:00etan.
Programa, izen-ematea eta informazio guztia GAIAren webgunean ikus dezakezu.