2022rako egitasmo eta lan ildoak

2022/04/11

LANGUNEK eta sektoreko erakundeek ibilbide berri bati ekin diote 2021-2024 eperako landutako estrategia planarekin

Card image cap

LANGUNEK eta sektoreko erakundeek ibilbide berri bati ekin diote 2021-2024 eperako landutako estrategia planarekin. Bertan, enpresen arteko lankidetzan oinarrituta, Hizkuntza Industrien sendotzea bilatzen da lau lan ildo nagusi ardatz hartuta: 

  • Erakundea sendotzea eta indartzea komunikazio eta marketin plan berri bat abian jarriz.
  • Lobby efektua lortzea administrazioarekin dituen harremanak sendotuz eta sinergia berriak sortuz nazioarteko mailako beste erakundeekin.
  • Hizkuntza Industrien sektorea mugitzea eta sektorea balioan jarri.
  • Negozio aukera berriak finkatzea bazkideeik tamaina handiagoko proiektuetara iristeko erraztasunak emanez.

2022 urtean zehar Langunek hainbat proiektu garatuko ditu. Besteak beste, BADALAB: Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntza proiektuko talde sustatzailean parte hartuko du eta sektoreko ideiak lanketa gune horretan txertatuko ditu; Putzuberri egitasmoaren enfokea aldatzea aurreikusten du proiektua sendotzeko; eta KEEZ zerbitzu prototipoa ekitaldi esanguratsu batean proiektu pilotu gisa martxan jartzea bilatzen du.

Hala ere, proiekturik garrantzitsuena eta Hizkuntza Industrien Elkartean aldaketa handiena ekarriko duena, LANGUNE GAIArekin bateratzeko asmoa da. Bi elkarteek elkarrizketak hasi dituzte etorkizunerako elkarlan iraunkorreko erlazio berri bat sortzeko helburuarekin.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.

Eleaniztasunean bizitzen: Hizkuntza gutxituek indartzen gaituzte

2024/09/26

Euskal Herriko eleaniztasunaren biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian.

LANGUNE SPLNren XL Nazioarteko Biltzarrean

2024/09/25

Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuei buruzko ikerketaren lehen ondorioak aurkeztu ziren bertan.