Arratiako hiztegia argitaratu dute

2010/12/22

Durangoko azokaren bezperan aurkeztu zuten egileek, Juan Rekaldek eta Angel Larreak, Arratiako hizkera jasotzen duen liburu mardula: Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua. Urteetako lana, ondo dokumentatua, aberatsa eta Arratiako azpieuskalkia ezagutzeko ezinbesteko lanabesa.

Juan Rekaldek eta Angel Larreak Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua liburua aurkeztu dute, Ediciones Beta argitaletxeak kaleratuta. 928 orrialde ditu eta 25.000 sarrera biltzen ditu.Hiztegia ez ezik, Arratiako ezizenak, toponimoak, pertsona-izenak, kantuak eta ipuinak ere biltzen ditu.

Hamar urteko lana izan da eta egileek iturri bibliografikoak zein ahozkoak aztertu dituzte, eskualdeko hainbat gizon-emakumeren lekukotasuna bilduz. Lan honek, Arratiako Mankomunitatearen eta udalen, Zeberioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesa izan du.

Iturria: Ahotsak.com

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.