Asmoz Fundazioaren, UPV/EHUren, UNEDen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduondoko ikastaroak

2011/09/19

1997tik, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak goi mailako prestakuntza bultzatzen du sare telematikoak direla medio, lanbiderako gaitzea eta langune berriak bilatzea faboratzearren

Eusko Ikaskuntza, Asmoz Fundazioaren bidez, aitzindaria da online trebakuntzari dagokionez. 1997tik graduondoko ikastaroak antolatzen eta ematen ditu, sare telematikoen bidez, diziplina bakoitzeko irakasle onenekin.

Ikasleen behar zehatzak aintzat hartuta, ikastaro bakoitzak berezko irakaskuntza metodoa du: online eta aurrez aurreko trebakuntzatik datozen ikasteko metodoak, baliabideak eta funtzionaltasunak nahasten dira, eraginkortasun irizpidea aplikatuta. Gainera, ikastea errazten duten ikus-entzunezko materialak sartzen ari dira.

Honako hau da Asmoz Fundazioak, EHUrekin, UNEDekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, 2011-2012 ikasturterako aurkezten duen katalogoa - http://www.asmoz.org/index.php?option=com_content&view=article&id=289&Itemid=76&lang=eu

MASTER OFIZIALAK
• Integrazio Politikoa eta Ekonomia Batasuna Europar Batasunean (EHU). Erdipresentziala. 60 ECTS
• Enpresa abokatu frantses-espainola (EHU eta Pauko Unibertsitatea). Erdipresentziala. 60 ECTS *

BEREZKO TITULUAK
Masterrak
• Berdintasuna (EHU). Elebiduna: Gaztelania/euskara. Erdipresentziala. 60 ECTS
• Ingeniaritza Termikoa Eraikuntzan (EHU). Erdipresentziala 60 ECTS
• Ingurumen Zuzenbidea (UPV/EHU). Online. 60 ECTS
• Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea (EHU eta UNED). Online. 60 ECTS
• Arkitektura Fatxada Arinetan (EHU). Erdipresentziala. 60 ECTS

Unibertsitate Espezialista
• Esperientzia Traumatikoen Biktimentzako Laguntza (EHU). Erdipresentziala. 30 ECTS
• Lurralde Antolamendua eta Kudeaketa (EHU). Online. 30 ECTS
• Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak (EHU) Euskaraz. Erdipresentziala. 34 ECTS
• Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, HIZNET (EHU). Euskaraz. Erdipresentziala. 36 ECTS
• Giza Eskubideak (EHU). Online. 33 ECTS
• Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21en Kudeatzailea (EHU). Erdipresentziala. 30,2 ECTS
• Euskal Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natura Zientziak (EHU, UNED eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Elebiduna: gaztelania/euskara. Online. 30 ECTS
• Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea (EHU eta UNED). Online. 30 ECTS

* Onartzeko prozesuan

Albiste erlazionatuak

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.