bai&by, LANGUNEko bazkide berria

2023/05/09

Euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra.

Card image cap

bai&by euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra daukan akademia da. 1991.urtean sortu zen eta adimen artifizialdun software heziketa multimedian aitzindaria da.

Ondorengo ekimenen ikerketan eta garapenean aurrelaria izan da:

  • Eureka E! 2499 Tele Expert
  • Eureka E! 2894 EMTR
  • e-Agents
  • c-Extractor

Une honetan, LangMind egitasmoa garatzen ari dira DDK Linguistics teknologia sortzeko eta ikas-prozesua dinamikoago eta eraginkorrago bihurtzeko. Proiektua BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyarrekin batera garatzen ari dira. Egitasmo honetan Adimen Artifiziala, Neurolinguistika, etiketatu metalinguistikoa, LipSync eta 3D avatar teknologiak erabiliko dira.

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du

2024/10/10

Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du

2024/10/08

Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.