Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

2013/02/20

Zubigune Fundazioa sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

ZubiGune Fundazioa ikerketa zentruen, LH zentruen eta enpresen arteko zubi bezala jaio zen, Elektrizitate-Elektronika, Instalzio eta Mantentze, Energia eta Ura eta Fabrikazio Mekanikoko arloetan hezkuntza jarraitua eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko helburuarekin.

ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko entitate pribatu bat da; Usurbilgo Lanbide Eskola, zenbait enpresa eta zentro teknologikoak elkartuz sortu da, eta babesleen artean ditu, besteak beste, Adegi, AFM (Makina tresna, Osagarriak, Lanabesak eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartea), Gipuzkoako Bazkundea, Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala, Fagor Elektratresnak, Fagor Ederlan, Tecnalia eta Instagi.


Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.