Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

2013/03/20

Hori Hori sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

HORI-HORI sozietate anonimoa 1991ko apirilean sortu zen Bilbon. Sorreratik bertatik, euskararen garapen eta sustapenari lotutako jardueretan aritu da gure enpresa, bere jardun-esparru guztietan aukera sendoa eginda: hizkuntza eta kultur zerbitzuen arloa teknologia berriekin uztartzea.

Gaur egun, HORI-HORI S.A.k euskara eta teknologia berriei lotutako zerbitzu ugari eskaintzen dizkizu, betiere lanon kalitatea eta bezeroentzako arreta beren beregi zainduta.
HORI-HORI, S.A.k zerbitzu ugari eskaintzen dizkie gaur egun administrazio, enpresa, erakunde eta beste profesional batzuei:

  • Itzulpengintza / Interpretaritza / Testu Zuzenketa
    • Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Alemana… 
    • Administrazioa, Zuzenbidea, Hezkuntza, Literatura, Publizitatea, Zientziak, Informatika,...
  • Itzulpengintzarako Tresnak
    • TRADOS eta WORDFAST ikastaroak
  • Datu-baseen Kudeaketa
  • Euskara Planak
    • Egoeraren Azterketa, EBPN, Erabilera Plana…
    • Administrazioa, Erakunde pribatuak, Merkataritza eta Ostalaritza, Trebakuntza…
  • Erakusguneen Diseinua eta Kudeaketa
  • Txostenak / Proiektuak / Argitalpenak
  • Hizkuntza aholkularitza
  • Ekitaldien kudeaketa (jardunaldiak, aurkezpenak…)

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.