Bruselarako bidaiako deialdia. 2014/06/24-25 - LT-Innovate Summit 2014

2014/05/22

Euskal Herriko Hizkuntzen Industriaren Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Sailaren laguntzarekin, Bruselarako bidai bat antolatu du, LT-Innovate Summit 2014 foroa

Foroa (http://bit.ly/1o1Qr1k), aukera emango dute europako mailako hizkuntzen teknologia industria eragile nagusiekin esperientziak partekatzeko (ETEak, multinazionalak, elkarteak, unibertsitateak, zentro teknologikoak…).

Parte hartzeko baldintzak:

  • Bidaia-poltsa egongo da, hegaldiaren eta ostatuaren zati bat finantzatzeko (nahitaezkoa da gutxienez gau bat ematea han eta ekitaldirak joatea).

Izen emateko kuota:

  • LANGUNEren bazkideentzat: 150 € + BEZa (% 21). Zenbateko hori ez da itzuliko.
  • Bazkide ez direnentzat: 250 € + BEZa (% 21). Zenbateko hori ez da itzuliko.

Halaber, elkarteak hegaldi eta hotelen proposamen bat eskaini du, bidaia-agentzia espezializatu batek egina (ez da nahitaezkoa zerbitzuak agentzia horrekin kontratatzea).

Interesa duten erakunde guztiak jar daitezela Langunerekin harremanetan lehenbailehen, hurrengo pausoei buruzko xehetasun gehiago emateko. Epea ekainaren 12era arte egongo da irekita.

Zalantzaren bat baduzue, jarri lasai gurekin harremanetan: langune[AT]langune.com

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.