ELAYk hizkuntza kudeaketan izandako esperientzia azaldu zuen LANGUNEren Batzar Orokorrean

2023/10/25

Elay Groupeko Imanol Iparragirrek hizkuntza kudeaketaren inguruko hitzaldia eskaini zien bazkideei.

Card image cap

Pasa den urriaren 19an LANGUNEK bere Batzar Orokorra egin zuen LANGUNE – GAIAko egoitzan eta, ondoren, Elay Groupeko Imanol Iparragirrek hizkuntza kudeaketaren inguruko hitzaldia eskaini zien bazkideei.

ELAY 1965 urtean Antzuolan sortutako ebaketa zehatzeko trokel eta piezak ekoizten dituen enpresa da. Antzuolako herritik, Mexiko eta Txinara jauzia eman zuen bi planta gehiago irekiz, beti sorrerako izaera eta baloreak mantenduz. Egun, taldeak 600 langile baino gehiago ditu hiru plantetan banatuta.

Imanolen hitzetan, Euskarak bezeroen eta langileen fidelizazioan lagundu die. ELAYk bere Euskara plana guztiz garatuta eta ezarrita dauka Antzuolako plantan. Langile gehienek euskaraz egiten dute eta horrek ahalegintzen du enpresan egiten diren barne mailako bileren %93a euskaraz egitea. Enpresan idatzitako testuen, langileei eskainitako formazioen eta inguru digitalaren gehiengoa ere euskaraz dago.

Baina hizkuntzen kudeaketa talde mailan zailagoa egiten zaie. Komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza nagusia ingelesa da, baina sortuta dagoen material gehiena (dokumentuak, bideo pilulak...) euskaraz dago. Horrek norbaitek materiala ingelesera itzultzera behartzen du. Talde mailan, dinamika oraindik ez dagoela guztiz finduta azaldu zuen Imanolek, baina urratsak ematen ari zirela ere esan zuen.

Albiste erlazionatuak

Elhuyarrek itzulpengintza eta teknologiaren inguruko tailerra antolatu du UIK-en

2024/06/21

Bi egunetako tailerrak teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du.

UEUk Euskara eta Digitalitatea graduondokoa eskainiko du 2024/25 ikasturtean

2024/06/05

Testuinguru digitalean euskara sustatu nahi dutenak prestatzeko online graduondoa izango da.

TISA, Elhuyar eta LANGUNE ANETIren Batzar Nagusian

2024/05/31

Maiatzaren 23an ANETIk, Itzulpen eta Interpretazio Enpresen Elkarte Nazionalak, bere Batzar Nagusia egin zuen Bartzelonan.