Elhuyar Aholkularitza eta EPIC, enpresetan hizkuntzak kudeatzeko Europako proiektua. Bigarren geldialdia: Bath, Ingalaterra @elhuyar

2014/03/13

Elhuyar Aholkularitzak EPIC (Enhancing and Promoting International business Communication) proiektuaren bidez, hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen egoera aztertzeko ikuskaritza-programan parte hartuko du, Langune kanpoko balioeslea izanik

EPIC(Enhancing and Promoting International business Communication) proiektuaren bidez, eta Britainia Handiko SemanticaLtd  eta Hungariako Euro-FriendLtderakundeen gidaritzapean,hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen egoera aztertzeko ikuskaritza-programak egingo dira Polonia, Lituania, Sizilia eta EAEko hainbat enpresatan, eguneroko jardunean sortzen diren komunikazio-arazoak identifikatu eta horiek hobetzenlaguntzeko.

Gurean, Elhuyar Aholkularitza da EPIC proiektuaren partaide. Elhuyarrek20 urte baino gehiago daramatza euskara-planak enpresa-munduan diseinatzen eta garatzen , eta, beraz, eskarmentu handia du lan-munduan, hizkuntzenkudeaketari dagokionez. EPIC proiektuaren bidez, Europara salto egin du Elhuyarrek, eta, horrekin batera, euskara-planetatik hizkuntza-planetara igarotzeko bideari ekin dio.

EPIC proiektuaren barruan, Elhuyarrek kanpoko bi balioesle izango ditu: Langune(Hizkuntza industrien elkartea) eta Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutua). Haien ardura izango da Elhuyar Aholkularitzak EPIC proiektuan egindako lana bermatzea eta Elhuyarrek emandako informazioa baliozkotzat jotzea.

2013ko azaroan, partaide guztiak Polonian elkartu ziren, proiektuaren oinarriak finkatzeko. Martxoaren 11n, berriz, Bathen (Ingalaterra) elkartuko dira, orain arteko egindako lanak partekatu eta hemendik aurrera egin beharrekoak zehazteko.

Zergatik EPIC?
Enpresa eta erakundeetan euskara-planak garatzean, Elhuyar Aholkularitzak beste behar batez ohartzeko aukera izan du: azken urteotan hainbat erakundetan martxan jarritako nazioartekotze-prozesuak arrakastatsuak izateko, ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzei arreta jartzea eta haiek gure enpresetan izan behar duten tokia zehaztea. Izan ere, hizkuntzak modu egokian ez kudeatzeak hainbat arazo eragin ditzake, hala nola komunikazio-arazoak, ziurgabetasuna, konfiantza falta bezeroen aldetik, gatazkak eta abar.Arazo horiek guztiek enpresen lehiakortasunari eragiten diote zuzen-zuzenean, eta, ondo kudeatu ezean, ondorio kaltegarriak eragin ditzakete.

Baina Elhuyarrek ez ezik, enpresek ere asko ikasi dute nazioartekotzeari buruz, eta jakin badakite atzerrian saltzeko ezinbestekoa dela zerbitzu eleaniztuna eskaintzea. Hala ere, hizkuntzen kudeaketari ez zaio behar duen arreta eskaini, eta, kasu askotan, hizkuntzak modu ez-sistematikoan eta egunean egungo beharrei erantzunez txertatu dira enpresetan.

Horrenbestez, EPIC proiektuaren helburua da enpresaren hizkuntza-behar errealak identifikatzea eta enpresen nazioartekotzearen ondorioz hizkuntzen alorrean sortutako anabasa horretan ordena jartzen laguntzea. EPIC proiektuaren barruan, hainbat ikuskari edo auditore trebatuko dira, eta, horrekin batera, ikuskaritzak egiteko materiala herrialde bakoitzera egokituko da. Ondoren, ikuskaritzei ekingo zaie EAEko hainbat enpresa txiki eta ertainetan.

Albiste erlazionatuak

Ekosistema teknologiko eta industriala Bilbon elkartu dira, adimen artifizial burujabe baterantz aurrera egiteko

2026/04/23

ALIA Foroak adimen artifizialaren aukerak, azpiegitura publikoak eta horiek industrian ezartzeko ekimen estrategikoak hurbildu dizkie enpresa eta erakundeei.

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.