Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

2010/09/20

18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasotzen ditu.

Ikasle, irakasle, kazetari, eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi duen edonorentzat da egokia obra hau.

Euskarazko sinonimo eta antonimoez gain, honako eduki hauek ere jasotzen ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez hornituak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera eguneratua eta moldatua dago hiztegi hau.

Hiztegiaren prezioa 19,50 € da eta dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta Elhuyarren Interneteko dendan.


Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.