Eskura dago UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren plugin berria

2011/09/27

Hiztegiaren edukia eguneratu egin da eta plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako prestatu da

Bi berrikuntza ditu lehendik ere eskura genuen hiztegi honek:

  1. Hiztegiaren edukia eguneratu egin da, Euskaltzaindiaren arau berrien argitan datuak berrikusi, moldatu eta osatu dira, eta informazio-iturriak ere ugaritu egin dira azken urteotan. Sinonimoen kopuruak pixka bat egin du gora, baina ez gehiegi. Orain 25.505 forma sinonimodun jasotzen ditu hiztegiak eta, aurreko bertsioan bezala, euskalki- eta erabilera-markak jasotzen ditu idazkeraren estiloa gordetzen laguntzeko.
  2. Plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako prestatu da, erabiltzaileen gehiengoa kontuan hartuta.
    1. MS Word 2003, 2007 eta 2010
    2. LibreOffice / OpenOffice: Windows (32 bit, 64 bit) eta Linux.

Dokumentu bat idazten ari garenean, botoi laguntzailearekin hitzaren gainean klik egin eta sinonimoa eskuratzeko aukera dugunez, errazago joko dugu sinonimoaren bila, beste inora bila joaten ibili gabe. Klik batean hiztegia aberasteko aukera ematen digu pluginak.

Formaren sinonimoa lortzen dugu, ez hiztegi-sarrera bera. Alegia, “bukatu”ren sinonimoa bilatzen badugu, baina testuan “bukatzeko” idatzi badugu, bueltatuko diguna, besteak beste, “amaitzeko” izango da, ez “amaitu” hutsa. Beraz, nahi dugun hitzaren gainean sinonimoa eskatu eta ordezteko esanda, idazten jarrai dezakegu, programak hitzaren analisia egiten baitu, bai eta sinonimoaren sorkuntza ere.

Helbide honetan eskura dezakezue plugin berria: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17894/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/plugin.html.

Hortik aurrerakoa, erabiltzailearen esku dago. Ea gustuko duzuen!

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.