Madrilgo @SpanishCluster eta Euskal Herriko @langune Hizkuntza Industria enpresen arteko topaketa. Madril 2013/04/8-9

2014/04/01

Espainieraren klusterraren eta Langune Elkartearen arteko erlazioa sendotzearren eta lankidetza aukerak bilatzearren, hurrengo apirilaren 8 eta 9an, Madrilen, bi elkarteen arteko topaketa egitea proposatzen dugu

Egun horietako aurreikusitako gai-zerrenda honakoa izango da:

2014/04/8

15h-16h Bi elkarteen aurkezpen bilera: sektorea (enpresa, zifrak,etab.), erronka nagusiak eta lan eremuak, abian diren proiektuak eta etorkizunekoak, etab.

  • Clúster del Español. Aurkezpena
  • Langune klusterra. Aurkezpena

16h-17h Bi klusterreko enpresen aurkezpenak (7 min / enpresa): Nor gara, zer egiten dugu eta zertan kolaboratu nahiko genuke beste klusterreko enpresekin.

17:15h-18:30  Bertaratutako enpresen arteko “Networking express” (7-10min bilera bakoitzeko). Entitate parte-hartzaile guztien hasierako aurkezpena eta gero, lehendik aipatutako elkarlan aukeretan aurre egiteko espazioa.

18:30h-18:45h Lehengo jardunaldiaren amaiera. Lehenengo hausnarketak elkarbanatzea. 

21h Afaria

2014/04/9

9:30h -13:00h Clúster del Español bazkide entitate batera bisita

Bidaia planaren proposamenari dagokionez, jardueran parte-hartzeko kontratazioa beharrezkoa ez den arren, Langunek garraio eta ostatu aukera desberdinak eskainiko ditu.

Interesa duzuen entitate guztiak mesedez, jar zaitezte gurekin harremanetan hurrengo apirilaren 2a baino lehen, besteak beste, garraio eta ostatu prezio hobeak ziurtatu ahal izateko: langune@langune.com

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.