Euskal sektore digitalak hazkundeari eutsi dio eta 7.300 M€-ko fakturazioa eta 27.000 enpleguak gainditu ditu

2026/06/23
Card image cap

Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Industrien Klusterrak (GAIA) bere 306 erakunde kideen jardueraren zifra nagusiak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan; 2025. urtean, fakturazioa %5 handitu zuten, 7.371 M€-ra iristeraino, ziurgabetasun geopolitikoek, horniduren garestitzeak, tentsio komertzialek eta uzkurdurak markatutako nazioarteko testuinguruan.

Enpleguan (%4), I+Gan (%10) eta esportazioetan (%4) izandako hazkundeak berretsi du GAIAk ordezkatzen duen sektoreak bilakaera positiboarekin jarraitzen duela, eta Euskadiko eraldaketa ekonomiko eta industrialerako motorretako bat dela. Hala nabarmendu dute gaur goizean prentsaurrekoan Elena Zarraga GAIAko presidenteak, Tomas Iriondo Klusterreko zuzendari nagusiak eta Eli Pombo Languneko presidenteak.

Aurkeztutako adierazleen artean, enplegu teknologikoa 27.332 profesionalera iritsi zen 2025ean, hau da, % 4ko hazkundea aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta 1.100 lagun baino gehiago sartu ziren sektorean. 2026rako, %2ko igoera gehigarri bat aurreikusten da, 600 profesional berriren baliokidea, gutxi gorabehera.​

Gainera, I+Gan 222 milioi euroko inbertsioa egin zen, aurreko urtean baino %10 gehiago, sektorea teknologia gaitzaileen alde egiten ari den apustua indartzeko, horien artean adimen artifiziala, zibersegurtasuna, mikroelektronika, konputazio kuantikoa eta IoT. 2026rako, goranzko joera horri eustea eta I+Gko inbertsioa %11 handitzea aurreikusten da.​

Esportazioak 3.080 milioi euro baino gehiago izan ziren 2025ean, 2024an erregistratutakoak baino %4 gehiago, euskal ekosistema digitaleko enpresek nazioartean duten proiekzio gero eta handiagoaren isla.​

Informazio gehiago

Albiste erlazionatuak

Ekosistema teknologiko eta industriala Bilbon elkartu dira, adimen artifizial burujabe baterantz aurrera egiteko

2026/04/23

ALIA Foroak adimen artifizialaren aukerak, azpiegitura publikoak eta horiek industrian ezartzeko ekimen estrategikoak hurbildu dizkie enpresa eta erakundeei.

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.