Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikan eta hizkuntzaren industrian duen estrategia aurkeztu du EBean

2011/11/25

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaritza batek Bruselara bidaiatu du euskarak azken urteotan egin duen ibilbideari berri emateko Europako Batzordeko Eleaniztasuneko Unitatean. Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren bikaintasuna eta Europan erreferentzia izatea nabarmendu du, bai eta euskararen industriak egindako ekimen abangoardistak ere.

Bruselako Euskadiko Ordezkaritzarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, hizkuntzaren industriari lotutako beste 6 erakundetako ordezkariekin batera, lan-misio bat burutu du Europar Batasuneko erakundeetan. Horren helburua da, euskal hizkuntza politikaren eta haren sektoreko ekintzak ezagutzera ematea eta Europako erakunde eta kideekin lankidetza-loturak finkatzea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Iván Igartuak LANGUNE (Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea). EHUko Euskara Institutu, Komalingua, Eleka, Elhuyar eta UZEiren laguntzarekin batera, lanaldia izan dute Europako erakundeekin; eleaniztasunari eta hizkuntza dibertsitateari loturako Europako sareen berri izan dute bertatik bertara.

Euskal Gobernuko ordezkariak, Langunerekin batera, Belen Bernaldo de Quiros Erkidegoko erakundeetako eleaniztasuneko Unitateko buruari euskarak azken urteotan egin duen ibilbideari buruzko informazioa eman dio, bereziki Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (1998) onartu zenetik. Euskal ordezkaritzak geratu diren aurrerapen nagusien berri eman dute, egoera soziolinguistikoa, euskaren lurraldeen arteko elkarlana. Gainera, Informazio eta Komunikazioaren teknologian emandako pausoak jakinarazi dira, arlo horri zuzenean lotuta baitago Langunek egiten duen lanarekin.

Europako agintariek Europa Mailan Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikak egun betetzen duen erreferentziazko papera azpimarratu du eta, horrekin batera, hizkuntzaren euskal industriak zer ekimen abangoardistak dituen. Erakunde europarrek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzako Politikarako Sailburuordetzako zuzendariak aurkeztutako guztiaren gaineko interes handia erakutsi du. Hala, Euskadik bere jardunbide onak Europa mailan aurkezteko aukera eman zaio Eleaniztasunerako Europako Plataformaren baitan.

Bilkura horretan bertan beste gai batzuk aztertu dira: Hizkuntza Politikaren esparruan egungo eta etorkizuneko ekintza eta planak, Autonomia Erkidegoen artean burutzen den hizkuntza politiken koordinazioari lotutako ekimenak, euskararen kanpoko sustapena, Euskadiren inplikazioa Europako zenbait sareetan…

Europako erakundeekin egindako lan-saioak funtsezko une batean egin dira, Europako Batzordeak gaur aurkeztu baitu EBaren etorkizuneko programa-sorta kultur industriarentzat eta industria sortzaileentzat, eta 2014-2020 aldirako Creative Europe izenekoaren barnean sartzen direnak. Creative Europeren bidez, Europar Batasunak kultur industrien eta industria sortzaileen funtsezko eginkizuna aitortzen du EBaren ekonomiarako. “Kulturaren ekonomia” izenekoa Europako BPGaren % 4,5 da eta EBeko enpleguaren % 3,8 bat (8,5 milioi pertsona).

http://www.flickr.com/photos/langune/sets/72157628150936691

Albiste erlazionatuak

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.