Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuak

2024/05/09

Langune, Emun eta HITZ zentroak 17 elkarrizketa egin eta galdetegiaren 282 erantzun jaso dituzte.

Card image cap

Langune, Emun eta HITZ zentroa (Hizkuntza teknologien euskal zentroa) ILENIA, Espainiako estatuko hizkuntzetan aplikazio eleanitzak garatzeko helburua duen egitasmoaren baitan garatzen ari diren proiektuan hausnarketarako gune bat ireki zuten inplikatutako sektoreei galdetegi bati erantzuteko deia eginez. Helburua, egun gizarteak, sektore industrialak edo beste sektoreek izan ditzaketen inpaktu sozioekonomiko handiko erabilera-kasuak identifikatzea da. Galdetegia betetzeko epea amaitu zenerako, hiru erakundeek 17 elkarrizketa egin zituzten eta galdetegiaren 282 erantzun jaso: 20 hizkuntza teknologien sektoretik, 94 industria eta zerbitzuen sektoretik eta 168 hezkuntzatik. Jasotako erantzunetatik abiatuta, hedagarri diren eremu edo erabilera berriak antzematuko dituzte.

ILENIA proiektuaren azpilan bat da honakoa, eta helburua da hizkuntza teknologiaren arloan eragin handia duten erabilera-kasuak identifikatu eta garatzea. Besteak beste, testu, ahots eta itzultzaile neuronalen teknologiak eta horien konbinazioak eginez aplikazio berritzaileak identifikatu, aztertu eta bultzatuko dira.

    Adimen artifizialetik eta hizkuntza naturalaren prozesamendutik abiatutako hizkuntza teknologiak azken hamarkadetan nabarmen garatu dira hainbat aplikazio ahalbidetuz: itzulpen automatikoa, ahotsaren ezagutza eta sintesia, ChatGPT bezalako hizkuntza eredu handiek dakarten testuen analisia eta sorkuntza, eta beste hainbat. Teknologia horiek jada erabiltzen ditugu gure egunerokoan, eremu pertsonalean zein profesionalean, baina hizkuntzen kudeaketa desegoki batek gizarte honetako hizkuntza aniztasuna ikusezin egiten du, eta horregatik, ILENIA proiektuak Espainiako estatuko hizkuntzetan aplikazio eleanitzak garatzeko helburua du.

    Albiste erlazionatuak

    LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

    2024/12/17

    OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

    ‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

    2024/11/27

    Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.

    Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko

    2024/11/27

    ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.