Lan-deialdia: LANGUNEko koordinatzailea

2017/02/01

Koordinatzaile berria aukeratzeko lan-deialdia



Funtzioak

Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen mende jardungo da, eta Elkartearen kudeaketa eta koordinazioaz arduratuko da:

  • Elkarteko bazkide berrien bilaketa
  • Elkartearen jarduera sustatzea (proiektuak dinamizatzea) eta elkarte barruko bazkideen artekoharremana sustatzea
  • Elkartearen kudeaketa orokorra gidatzea (plangintzari buruzkoa, zein ekonomikoa)
  • Diru-laguntzak kudeatzea
  • EIKEN klusterrarekin koordinatzea
  • Erakunde publiko eta pribatuekin harremanak egitea.

Eskatzen da

  • Antzeko eginkizunetan esperientzia
  • Euskal Herriko Hizkuntza industriaren sektorearen ezagutza
  • Kudeaketa ekonomikoan ezagutza
  • Euskara eta gaztelania menperatzea. Ingelesa, maila altua
  • Ofimatika, internet eta sare sozialen ezagutza
  • Ekimena, talde-lanerako eta harremanetarako gaitasuna
  • Autoa eta gida-baimena

Eskaintzen da

Bide luzeko proiektu erakargarri batean ibilbide profesionala egin ahal izatea. Soldata-maila: 30.000 oinarria, gehi aldakorra. Lehenbailehen hasteko prestutasuna (martxoa).

Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara otsailaren 17a baino lehen: langune@langune.com

 

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.