Languages Lanean hizkuntza kudeaketari buruzko l. nazioarteko kongresua egingo da Bilbon urtarrilaren 18an eta 19an

2023/12/15

LANGUNE kongresuko idazkaritza gestionatzen du eta era berean ekitaldiko laguntzailea da.

Card image cap

Languages Lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuak lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen praktika onak zabaltzea du jomuga. Etorkizunari begiratzen dio kongresuak, sektore sozioekonomiko globalizatu bati, non hizkuntza-kudeaketa beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta merkatuan lehiatzeko.

Globalizazioa, aniztasuna edo nazioartekotzea dira gaur egungo gizartearen ezaugarriak, besteak beste, eta horiek hizkuntza-kudeaketaren konplexutasuna areagotzen dute jarduera ekonomikoan. Aukera berriak ere sortzen dira, hizkuntza-teknologien edo adimen artifizialaren eskutik. Languages Lanean kongresuaren helburua da eremu sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko esperientziak ezagutzea, irakaspenak partekatzea eta horien gainean eztabaidatzea. Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak gonbidatu dira. Hitzaldiez gain, sektoreen arabera antolatutako mahai-inguruak izango dira. Egitarau zabala prestatu da, 50 hizlari baino gehiagoren parte-hartzearekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute kongresua. Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbon izango du egoitza; urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Bilbao Museoan. LANGUNEk Kongresuko idazkaritza teknikoa darama eta era berean ekitaldiko laguntzailea da, beronen zabalkundean lagunduz.

Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez: https://languageslanean.euskadi.eus 

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.