LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

Card image cap

Datozen urtetarako ekintza plana zehazteko helburuarekin, aurten LANGUNE 2025-2028 plan estrategikoa lantzen hasi da.

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte. LANGUNEko bazkide guztiekin azken saio bat egitea aurreikusi da.

Plan estrategikoa funtsezko tresna da enpresaren helburuak lortzeko eta bere eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta etengabe aldatzen ari den ingurunera egokitzeko gaitasuna hobetzeko.

Bestalde, urtarrilean bazkide guztiei online bilera batera deituko zaie 2025eko cluster plana osatuko duten proiektuei buruz hitz egiteko. 

Albiste erlazionatuak

Adimen Artifizialeko erakusle aurreratuei buruzko informazio-saioa, ALIA proiektuaren esparruan

2025/12/19

ALIA: Gaztelania eta hizkuntza koofizialetarako AA azpiegitura publikoa

ILENIA: Hizkuntzen sustapena Adimen Artifizialean jardunaldia

2025/11/05

Hizkuntzaren Teknologien eragin handiko erabilera-kasuen azterlana aurkeztu zuen bertan LANGUNEk

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide