LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Card image cap

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat kanpora zein barrura begira. Barnera erreparatuta, Natural Vox eta Bai&by Hizkuntza Industrien elkartera bazkide gisa gehitu dira eta ANETI, Itzulpen eta Interpretazio Enpresen Elkarte Nazionalarekin, lankidetza-hitzarmena sinatu du LANGUNEk sektorearentzat interesgarriak diren proiektuetan elkar lagundu ahal izateko.

Kanpora begira, LANGUNEk hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du:

  • Nueva Economía de la Lengua-k (PERTE) antolatutako 'La #InteligenciaArtificial está cambiando el mundo'  eta 'Las nuevas oportunidades que ofrece el Procesamiento del Lenguaje Natural' jardunaldiak.

  • ANETIren IV. Kongresua.

  • SEPLN 2023 XXXIX Congreso Internacional de la Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural.

  • Translating Europe Forum.

  • BDCC ostegunak.

  • Euskararen Nazioarteko Eguna.

2024 urtearen hasieran LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen eta urtean zehar, beste hainbat proiektu eta ekintzak garatuko ditu. Besteak beste, zahartze aktiboa, bakardadea eta hizkuntza teknologiak uztartuko dituen proiektua; eta inpaktu altuko tresnen azterlana. Azaroan, Federal Union of European Nationalities (FUEN) elkartearekin batera LANGUNEk Forum of European Minority Regions, bi egungo jardunaldiak, antolatuko ditu Donostian.

Albiste erlazionatuak

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.